Cádiz CF - Athletic Club
Jardunaldia 23
Liga

Cádiz CF - Athletic Club

Cádiz CF
Cádiz CF
04
Athletic Club
Athletic Club
  • Berenguer 4'28'
  • Unai López 15'
  • Williams 52'

KokapenaRamón de Carranza , Cádiz

Athleticen erakustaldia Ramon de Carranzan

Lehoiek Cadiz txikitu dute joko bikaina erakutsiz, Berenguer (2), Unai Lopez eta Williamsen golekin

undefined

Athletic Clubek Cadiz 0-4 gainditu du Ramon de Carranzan joko erakustaldi bikaina eginez. Lehoiek indarrak hartu zituzten aste barruan jokatu barik egon ondoren, eta baloiarekin zein baloirik gabeko bertsio zanpatzailearekin itzuli ziren. Alex Berenguerrek, bi golekin, Unai Lopezek, falta jaurtiketan, eta Iñaki Williamsek, kontraeraso batean, Cadiztarrak suntsitu zituzten. Orain erronka bat dago Villarrealen aurka gora begira jartzeko.

Marcelinoren taldea garaipenaren bila atera zen. Cadizen zegoen haize zakarrak ez zion ikaratu. Haizearen aurkako urakana izan zen; izan ere, Athletic 0-3 jarri zen lehen zatian, baina jipoia handiagoa izan zitekeen.

Dena Yurik ezkerretik egindako jokaldi batekin hasi zen. Williamsek Berenguerri baloia utzi zion, honek trebetasunez Conan Ledesma garaitu zezan. Laugarren minutua zen eta Marcelinok baloiarekin atzera ez egitea agindu zuen. Muniain leku guztietan zegoen eta falta bat eragin ondoren, Unai Lopezek maisuki sareetara bidali zuen. 0-2koa zen lehenengo ordu laurdenean.

Athletic gustura zegoen eta, honenbestez, hirugarrena sartu zuen Muniain eta Berenguerren arteko jokaldi bikain bati esker. Azken honek baloia atezainaren gainetik bidali zuen maila handiko ukitua erakutsiz. Alexen lehenengo dobletea da eta orotara bost egin ditu jada; gainera, hirugarrena egiteko zorian egon zen 35. minutuan baina bere jaurtiketa gogorra langatik gora joan zen. Bitartean, Muniainek paseen emanaldiarekin jarraitu zuen, eta Williamsek eta Vesgak euren gol aukerak izan zituzten garaipena handitzeko atsedenaldira heldu baino lehen.

Alvaro Cerverak lau aldaketa egin zituen bigarren zatiari begira. Hala ere, Cadizen hobekuntza denbora gutxikoa izan zen. Williamsek abiaduraz lagunduta kontraeraso bat harrapatu zuen Nuñezen jaurtiketa luzea aprobetxatuz. Geroago, Alcalak 0-5ekoa atera zion marratik gola merezi zuen Muniaini eta Villalibrek ere bere aukerak izan zituen. Amaitzeko, Marcelinorekin lehen aldiz atea hutsean geratu zen, Simonek Saponjici ateratako esku bati esker markagailuan 0-4ekoa jada zegoela, eta Ibaik denboraldiko lehen minutuak gozatu zituen.