Athletic Club - SD Eibar
Jardunaldia 28
Liga

Athletic Club - SD Eibar

Athletic Club
Athletic Club
11
SD Eibar
SD Eibar
  • 9' Yuri
  • Kike G. 17'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Berdinketa Eibarren aurka

Yuri Berchicheren gol bikaina ez zen nahikoa izan eta armaginek Kike Garciaren golarekin berdindu zuten

undefined

Athletic Clubek bana berdindu du San Mamesen SD Eibarren aurka. Lehoiak markagailuan aurreratu ziren Yuri Berchichek 9. minutuan boleaz sartutako gol apartari esker. Atzeko aldean egindako akats bat Marcelinoren taldearentzat oztopo izan zen hiru puntuak lortzeko: Kike Garciak behin betiko berdinketa egin zuen 16. minutuan. Zuri-gorriak garaipenetik gertuago egon ziren, baina ez zuten asmatu ate aurrean. Kopako lehen finala da hurrengo helburua, apirilaren 3an, Real Sociedaden aurka.

Eibar puntuen behar handiarekin zetorren San Mamesera, baina Athleticek gogor jo zuen partidako lehen jokaldi argian. Bi atzeko hegalekoen arteko lotura izan zen, alboko sake baten ostean. De Marcosek bigarren zutoinera erdiratu zuen eta Yuri Berchichek bolea zoragarri bat asmatu zuen. Dmitrovicentzat gelditzea ezinezkoa zen. Hala ere, zuri-gorriek 16. minutuan baloia galdu zuten, eta berdinketaren gola heldu zen Kike Garciren eskutik.

Mendilibarren jokalariak beste behin ere bakarrik hurbildu ziren arriskuarekin partida osoan zehar, Bryan Gilen jokaldi ikusgarri baten ondoren; azken honek, eslalom izugarria egin bazuen ere, Simonen eskuetara bidali zuen baloia.

Athleticek beste bat izan zuen lehen zatian, langatik gora joandako Iñigo Martinezen burukada batean Berenguerren ateratako kornerrean. Marcelinok aldaketa bikoitza egin zuen zelai erdian bigarren zatiari begira, Dani Garcia eta Vencedor zelairatuta. Laster izan zuen Williamsek aukera bat eta 49.ean iritsi zen partidako argiena; alde batetik bestera egindako jokaldi batean, Muniainek area barruan jarri zion baloia De Marcosi, eta azken honek ahal izan zuen moduan ikutu eta gero, Dmitrovicek partidako geldiketa handiena egin zuen.

Lehoiak gehiago izan ziren tarte horretan. Berenguerren aukera bat heldu zen falta jaurtiketa batean, baita Vencedor eta Williamsen arteko abagune bikoitza ere. Urrezko puntua da Eibarrentzat jeitsiera saihesteko borrokan, eta Athletic Club sailkapenaren erdian dago. Orain Kopako bi finaletako lehenengoan pentsatzeko garaia da.