Athletic Club VS Real Valladolid CF 2021-4-28 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
33. Jardunaldia

Athletic Club2 : 2Real Valladolid CF

Morcillo14'
Raúl García76'
Orellana70'
Weismann85'
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbo
Data
28/04/2021
Ordua
19:00
Data eta ordua
2021-4-28 - 19:00

Berdinketa San Mamesen Valladoliden aurka

Athletic birritan aurreratu da markagailuan, baina Weissmanen gol batengatik bi puntu galdu ditu 85. minutuan

2021ko api. 28a

Athletic Clubek bina berdindu du Real Valladoliden aurka San Mamesen, eta hortaz, bederatzigarren postuan dago sailkapenean. Lehoiek, denboraldi osoan bezala, bi partida jarraian irabazi ezinik segitzen dute. Garaipena eskuan izan zuten, markagailuan bi aldiz aurretik egon zirelako. Hala ere, 85. minutuan Weissmanek behin betiko 2-2koa egin zuen.

Lehen ordu erdian, jaun eta jabe izan ziren jaitsiera jokoan zuen aurkari baten aurrean. Morcillok area kanpotik egindako ezkerkada bikainarekin markagailuan aurretik jarri zituen etxekoak 13. minutuan. Bere lehen gola da txapelketan. Harrobiko jokalaria 2-0ekoa egiteko zorian egon zen 31. minutuan, baina bere bolea Masip gainetik kendu zen korner baten irteeran.

Valladolid ez zen Athleticen areara heltzen, Weissmani ondo baliogabetutako gol batekin lehen zatiko azken unean ezustekoa eman zuen arren. Atsedenaldiaren ondoren, Valladoliden erreakzioa hasi zen eta, horren ondorioz, ausardiaz gorantz egin zuen. Horiek horrela, Planok eta Marcos Andrék lehen abisuak eman zituzten, baina Athleticek bi aukera oso argi izan zituen, bata Villalibrerena Morcilloren jokaldi batean, eta bestea Iñigo Martinezena, hurbil-hurbilekoa. Masip atezainaren erreflexuek gola saihestu zuten.

Marcelinok aldaketa hirukoitza egin zuen: Nico Williamsek debuta egin zuen. Salinas anaietatik, Julio eta Patxitik, ez dira bi anaia elkarrekin zelaian egon. Orellanak, buruz, 1-1ekoa egin zuen 69. minutuan. Dena den, zuri-gorriek jokaldi azkarra egin zuten: Ibaik Iñaki Williamsi pase luzea eman eta Raul Garcia konfiantza handiz heldu zen 2-1ekoa sartzeko. Valladolidek guztiarekin gora jo zuen eta Weissmanek berdinketa lortu zuen lehen zutoinean egindako erremate on batez.