Athletic Club - FC Barcelona
Finala
Kopa

Athletic Club - FC Barcelona

Athletic Club
Athletic Club
04
FC Barcelona
FC Barcelona
  • Griezmann 59'
  • F. de Jong 63'
  • Messi 68'72'

KokapenaLa Cartuja , Sevilla

Porrota Kopako finalean Bartzelonaren aurka

Athletic Clubek gol-kopuru handia jaso du (0-4) bigarren zatiko zorigaiztoko hamabi minututan

undefined

Athletic Clubek 0-4 galdu du Errege Kopako finalean Bartzelonaren aurka. Zuri-gorrien garaikur gogokoena lortzea ezinezkoa izango da oraingoz. Lehoiek 60. minutura arte eutsi zuten, baina talde katalanak goitik behera menperatu zuen partida eta lau gol sartu zizkion hamabi minututan.

Espero bezala, Barçaren baloi jabetza luzeekin hasi zen partida. Katalanek susto handia eman zuten 4. minutuan Messik De Jongi atzeko pasea eman eta gero, baina holandarrak zutoinera jaurti zuen. Koemanen jokalariek lehen zatian izan zuten aukera bakarra izan zen, Messik Simonen eskuetara bidalitako jaurtiketa batez gain.

Athletici kosta egiten zitzaion kontraerasoan irtetea eta geldikako baloietan bakarrik heltzen zen. Izan ere, aukera paregabea izan zuen Berenguerrek ondo botatako falta batean, baina Iñigo Martinezek ezin izan zuen gutxigatik botaren puntarekin 1-0ekoa egin. Barçak baloiaren jabetza izan zuen, baina Marcelinoren mutilek barneko laguntza onak egiten zituzten, Balenziagak gorri-urdinek eskuin hegaletik sortzen zuten arriskua gelditzen zuen bitartean.

Zuri-gorriak 0-0 iritsi ziren atsedenaldira, baina bigarren zatian Barça sekulako abiaduraz hasi zen Messiri esker. Marcelinok aldaketa ugari egin behar izan zituen arazo fisikoengatik, eta 12 minututan, 60.etik 72.era, katalanak 0-4 jarri ziren Griezmann, De Jong eta argentinarraren bi golekin.

Kolpe kate hau jasan ondoren, Athletic gora egiten saiatu zen. Villalibrek burukada bat izan zuen, eta Raul Garciak beste bat argiago 83. minutuan. Lehoiek, Araujok Villalibreri egindako balizko penalti bat eskatu zuten.

Barçak amesgaiztoa izaten jarraitzen du Athleticentzat txapelketa honetan. Porrotak, mingarria oraindik, Superkopan Athleticek Real Madril eta Bartzelona mendean hartuz egin zuen balentria are eta balio handiagoan jarri besterik ez du egiten. Bartzelonak errebantxa hartu du La Cartujan. Titulu bat eta txapeldunorde bat aurtengo denboraldian. LaLigarako altxatu beharko da.