- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2021-22
- Athletic Club - Sevilla FC
Athletic Club - Sevilla FC
- Delaney 38'
KokapenaSan Mamés , Bilbao
36.737 pertsona
Athleticek zorterik gabe eraso dio Sevillari
Athleticek izandako hamaika aukerak ez dira nahikoak izan eta Delaneyek asmatutako jokaldi batean partida galdu du
Athletic Clubek 0-1 galdu du Sevilla FCren aurka, zorte txarra areagotu zen partidan. Lehoiek dena egin zuten hiru puntuak lortzeko gola izan ezik, aukera ugari izan zituzten lehen zatian, eta Lopetegiren taldeak gola egin zuen, Delaneyren eskutik, partidan izan zituen bi aukeretako batean.
Oraingoan zutoinek ere topo egin zuten Athleticekin, Dani Garciaren eta Vencedorren bi eskuinkadatan 26. eta 45. minutuetan. Epailearen erabakiak ere aurka jarri ziren, Muniaini egindako penalti argia ez zutelako adierazi, ez Hernandez Hernandezek, ez VAR-ak.
Izan ere, Sevilla ez zen Simonengana hurbildu, Delaney golegilearen partidako lehen aukera kenduta, Lekuek gorputzean beldurra sartuz kornerrera desbideratu zuena. Denbora pasatzera eta baloi-irteeran hiru akats nabarmen egitera mugatu zen sevillarren jokoa. Lehenengoan, Bonok Iñaki Williamsen jaurtiketa desbideratu zuen, beste batean atezainak Raul Garciari geldiketa bikain batez erantzun zion eta hirugarrenean Vencedorrek zutoinaren barrualdearekin topo egin zuen. Zutoin horrek, baina beste aldean, Dani Garciari golaren aurrean duen lehortea haustea eragotzi zion, Nico Williamsek baloi on bat utzi eta gero. Azken honek ere beste gol aukera bat izan zuen.
Bigarren zatian, Sevillak bere hutsegiteak mugatu zituen eta oraindik atzerago sartu zen. Athleticek beste aukera bikain bat izan zuen Petxarroman, Sancet eta Iñakik ondo lotutako jokaldi batean, baina Muniainek gora bidali zuen. Sevillarrak zortearen jabe izan ziren, eta hortaz, hiru puntuak eskuratu zituzten talde baten aurka, Marcelinorena, San Mameseko zaleen babesa izan bazuten ere. Benetan Porrot krudela!