Athletic Club - RC Celta
32. jardunaldia
Liga

Athletic Club - RC Celta

Athletic Club
Athletic Club
02
RC Celta
RC Celta
  • Iago Aspas 11'
  • Beltrán 37'

KokapenaSan Mamés , Bilbao

35.541 pertsona

Porrot gogorra RC Celtaren aurka

Lehoiek 0-2 galdu dute talde galiziarrari erantzuna ematen jakin ez duten partidan

undefined

Athletic Clubek 0-2 galdu du San Mamesen RC Celtaren aurka, Iago Aspas eta Fran Beltran jokalariek golak sartuta. Atzerapausoa da Europako txartela lortzeko; honenbestez, zazpigarren postua lau puntura dago eta Cadizi laster egingo zaion bisitan indarberritzea egokituko da.

Zuri-gorriek Iñaki Williamsen ezkerkada batekin mehatxua egin dute hasieran, baina Coudeten taldeak azkar aurrea hartu du markagailuan Iago Aspasen kalitatezko ukituarekin, Brais Mendezen erdiraketa bikainean.

Saiatu dira ere Berenguer, Dituroren eskuetara urruneko jaurtiketa batekin, eta Sancet, kanpora joandako ezkerkada batekin. Ordu erdia bete baino zertxobait lehenago, Braisek ezkerkada indartsu batekin abisatu du areako aurrealdetik. Eta 0-2koa iritsi da 37. minutuan, Fran Beltranek urrutitik egindako beste jaurtiketa batekin.

Marcelino partidari buelta ematen saiatu da Villalibre, Nico Williams eta Zarragaren aldaketa hirukoitzarekin. Zorigaitzak beste giharretako lesio bat ekarri dio erdiko aurrelariari 70. minutuan, eta bere ordez Nico Serrano zelairatu da. Ia ez da zuri-gorrien aukerarik izan, Raul Garciaren burukada bat, baina Diturok zutoinaren ondoan desbideratu du.