Athletic Club - Atlético de Madrid
Jardunaldia 34
Liga

Athletic Club - Atlético de Madrid

Athletic Club
Athletic Club
20
Atlético de Madrid
Atlético de Madrid
  • 8' M. Hermoso (b.a)
  • 55' Williams (p.)

KokapenaSan Mamés , Bilbao

43.398 pertsona

Garaipen bikaina Atleticoren aurka Europara hurbiltzeko

Lehoiek 2-0 irabazi diote Simeoneren taldeari Iñaki Williamsen bi jokalditan eta puntu bakarrera dute Villarreal

undefined

Athletic Clubek garaipen handia lortu du San Mamesen Atletico Madrilen aurka (2-0) harrotasunez betetako San Mamesen. Iñaki Williamsen bi jokaldik, batean Hermosok sareetara desbideratua eta bestean Muniaini egindako penaltia lasaitasunez jaurtia, lehoiak puntu bakarrera jarri dute Villarreal, hots, Europarako sailkapena.

Marcelinok zuzentzen duen taldearen kolpe handia izan da; izan ere, bete-beteko partida jokatu du zuri-gorrien mamu beltza izatetik aurtengoan lehoiei partida bat ere ez irabaztera pasa den aurkariaren kontra. Berdinketa Wandan eta merezitako bi garaipen Superkopan eta LaLigan. Athletic letra larriz lehiatzen den taldea da, batez ere San Mameseko gotorlekuan handien aurrean.

1-0ekoa 8. minutuan iritsi da: Iñaki Williamsek gorputzarekin Gimenez lurrera bota ostean, Hermosok aurrelari zuri-gorriaren baloi-bidalketa desbideratu du. Iñakik protagonismoa hartu du beste jokaldi batean haren erdiraketa zutoinera bidalita. Lehen zatiko azken txanpan, Kondogbia eta Carrascoren abaguneekin beldurtu du Atleticok.

Bigarren zatian, Simeoneren taldeak estutu du Griezmannen falta Simonek langara desbideratuta, baina berehala iritsi da 54.ean Herrerak Muniaini egindako penaltia, Iñaki Williamsek leunki sartua. Oblakek hirugarrena eragotzi du geldiketa bikoitz batekin eta Athleticek atzean babesten jakin du, Correak zutoinean jo arren. San Mamesek koru-musika egin zion taldeari, eta dagoeneko beste jarraitzaile bat dauka, hain zuzen ere txundituta geratu den Jennifer Zietz, atsedenaldian Erika Vazquez mitikoaren eta Daniela Agote harrobiko jokalariaren eskutik One Club Woman saria jaso duen jokalari ohi alemaniarra. Gau biribila, eta Valenciaren bila orain zazpi egun barru.