
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2021-22
- Sevilla FC - Athletic Club
Sevilla FC - Athletic Club


- 68' Rafa Mir
KokapenaRamón Sánchez-Pizjuán , Sevilla
31.305 pertsona
Porrota Sevillan denboraldia agurtzeko
Athletic Clubek zortzigarren bukatu du LaLiga. Rafa Mirrek Pizjuanen sartutako golak erabaki du partida

Athleticek porrota jaso du Sanchez-Pizjuanen (1-0) Ligako azken jardunaldian, eta zortzigarren postuan geratu da sailkapenean, Conference Leaguetik kanpo. Bigarren zatian Rafa Mirrek sartutako golak erabaki du partida. Marcelinoren taldeak aurrea hartu ahal izan du lehen zatian Yuri Berchicheren gol bati esker, baina VARak hura baliogabetu du eskuagatik. Iñaki Williamsek aukera argia izan du ere bigarren zatian lehoiak aurreratzeko, baina baloiak zutoina jo du.
Ezin izan da. Athleticek Sevillan zuen misioa zaila bazen eta karanbola baten menpe bazegoen, Vilarealek Camp Noun egindako konkistaren ondoren lehoiak aukera matematikorik gabe geratu dira. Hala ere, amaierara arte ez erortzeko borrokatu dira. Lopeteguiren mutilek gogor ekin diote partidari eta abisua eman dute En Nesyriren ekintza batekin eta Lamelak zutoinera bidalitako baloia batekin. Hala ere, 26. minutuan, Yuri Berchichek ezkerkada batez Dmitrovicen atea zulatu du. Del Cerro Grandek, baina, VARa ikusi ondoren, Yuriren eskua adierazi du. Athleticek aurten ez du zorterik izan nazioarteko epailearekin. Oraindik ere gogoan dugu Aurierren eskua Ceramicaren estadioan.
Berenguerren beste gol aukera baten ondoren, En Nesyri 1-0ekoa lortzekoa zorian izan da atsedenaldiaren aurretik. Lehoiek aukera bikaina izan dute 48.ean, Berenguerren jaurtiketa baten ostean, Dmitrovicek baloia aldendu eta Iñaki Williamsek zutoinera bidali du baloia aldaratzean. Hortik aurrera, Rafa Mirren ekintza batek partida erabakita utzi du 67.ean eta Athleticek, saiatu arren, ez du berdinketa lortu.
Hamaikakoan

Dmitrovic
J. Navas
Koundé
D. Carlos
Acuña
Delaney
Jordán
Óliver T.
Lamela
Tecatito
En-Nesyri
Ordezkoak
Bono
Javi Díaz
Montiel
Augustinsson
Rekik
Ocampos
Rakitic
Munir
Rafa Mir
Papu Gómez
Entrenatzaileak
Julen Lopetegui

Sevilla FC
Hamaikakoan

Dmitrovic
J. Navas
Koundé
D. Carlos
Acuña
Delaney
Jordán
Óliver T.
Lamela
Tecatito
En-Nesyri
Ordezkoak
Bono
Javi Díaz
Montiel
Augustinsson
Rekik
Ocampos
Rakitic
Munir
Rafa Mir
Papu Gómez
Entrenatzaileak
Julen Lopetegui

Athletic Club
Hamaikakoan
