
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2022-23
- Villarreal CF - Athletic Club
Villarreal CF - Athletic Club


- 24',90' Álex B.
- 37',50' N. Jackson
- 61' Paredes (b.a)
- O. Sancet 45' (p.)
KokapenaEstadio de la Cerámica , Vila-real
16.871 pertsona
Kolpe gogorra Vila-realen
Athleticek gol-kopuru handia jaso du, 5-1, 0-0ekoarekin sartzeko aukera handiak izandako partidan

Athletic Clubek porrota jaso du Vila-realen 5-1eko emaitzaz, beraz, atzerapausoa suposatzen duen kolpe gogorra, baina Europan sartzeko borrokan ez da behin betikoa, ezta gutxiagorik ere. Hasiera zirraragarria izan den partidan Valverderen taldeak markagailuan aurretik jartzeko aukerak izan ditu Williams anaien eskutik, baina Setienena izan da bere joko erasokorraren bolbora guztia erabili duena lehoiak txikitzeko.
Norgehiagoka kolpe lehia ikusgarri batekin hasi da. Sancetek kontraeraso zoragarria egin du eta Iñaki Williamsek zentimetro eskas batzuengatik gurutzatu du baloia kanpora bidaliz. Pedrazak eta Yeremy Pinok bi geldiketa bikain egitera behartu dute Simon, bilbotarren bigarren gol aukera handia iritsi aurretik. Iñaki arrapaladan joan da, Nicori baloia utzi dio, baina Reinak buruz burukoan irabazi dio.
Alex Baenak asmatu egin du falta jaurtiketa bat sareetara bidaltzean, 23. minutuan Jacksoni egindako falta eztabaidagarri batean. Nico boleaz berdinketa lortzeko zorian egon da, baina Jacksonek bigarren zutoinean erasoaldi bat aprobetxatu du bigarrena egiteko. Lehenago, bigarren txartel horia atera behar izan dio epaileak Capoueri, honek Dani Garciari eskukada eman ondoren, baina Del Cerrok ez du ikusi. Falta adierazi du, ordea, Parejok Yuriri kamisetatik heldu eta gero; VARek zuzendu eta penalti bihurtu du. Sancetek sartu du hamaika metrotik itxaropena emanez. Horretaz gain, epaileak Iñaki Williamsi gol bat baliogabetu dio lehen zatian.
Hala ere, bigarren zatiko hasiera txarrak dena hondatu du. Jacksonek berriro asmatu du Simonek Pinori egindako geldiketaren ondoren, eta Paredesek bere atean sartu du. Athleticek emaitza hobetzeko aukerak izan ditu, Sanceten bi aldiz zutoinean emanda eta Guruzetaren jokaldia Reinari erregatea eginda, baina ez da izan zorioneko eguna zuri-gorrientzat, eta horrez gain, Baenak bosgarrena egin du. Indarberritzea besterik ez dago, eta datorren astean Celtari aurre egin behar zaio San Mamesen zazpigarren posturako borrokan sinesteko, Athleticek Conference Leaguera sailkatu nahi baldin badu.
Hamaikakoan

Reina
Pau
Capoue
Foyth
Parejo
Chukwueze
N. Jackson
Álex B.
Yeremy
Mandi
A. Pedraza
Ordezkoak
Jorgensen
J. Cuenca
Gerard
J. Mojica
M. Trigueros
Lo Celso
Alberto M.
R. Terrats
Hassan
J. Pascual
Entrenatzaileak
Enrique Setién

Villarreal CF
Hamaikakoan

Reina
Pau
Capoue
Foyth
Parejo
Chukwueze
N. Jackson
Álex B.
Yeremy
Mandi
A. Pedraza
Ordezkoak
Jorgensen
J. Cuenca
Gerard
J. Mojica
M. Trigueros
Lo Celso
Alberto M.
R. Terrats
Hassan
J. Pascual
Entrenatzaileak
Enrique Setién

Athletic Club
Hamaikakoan
