Athletic Club - CA Osasuna
Finalerdia
Kopa

Athletic Club - CA Osasuna

Athletic Club
Athletic Club
11
CA Osasuna
CA Osasuna
  • 33' Williams
  • Ibáñez 116'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

51.544 pertsona

Athleticen kanporatze latza CA Osasunaren aurka

Pablo Ibañezek 115. minutuan sartutako golak finalik gabe utzi ditu lehoiak, partida osoa kontrolatu arren

Athletic Club bigarren urtez jarraian kanporatua izan da Kopako finalerdietan, CA Osasunak luzapeneko 115. minutuan Pablo Ibañezen bitartez ustekabeko gol bat sartuta. Partida bana amaitu zen Iñaki Williamsek 33.ean kanporaketa berdindu ostean, korner batean Vesgaren orrazkera bat harrapatzean.

Valverderen taldea jaun eta jabe izan da ia guztian, garrantzitsuenean izan ezik: gola. 23 erremate (6 aterako bidean) egin ditu, aurkariak 6 egin dituen bitartean (2, Agirrezabalaren geldiketa bat eta 1-1eko gola); 18 korner alde izan ditu eta Arrasateren taldeak ez du bat ere izan, bigarren zatian Nico Williamsek huts egindako bi gol aukera garbi kontraerasora...

Hori guztia, 51.554 ikusleko errekorrarekin San Mamesen, bere taldeari laguntzeko dena eman dutenak. Lehoiak berehala hasi ziren aukerak sortzen; lehenengoa Guruzetarena, baina Sergio Herrerak buruz burukoan geldiarazi zuen. Beste bat 1-0ekoa baino lehen iritsi zen, De Marcosek plantxan egindako burukada atezainak ahal bezala urrundu zuenean.

Iritsi zen gola, eta Osasunak aukera bakarra izan zuen lehen 90 minutuetan Kike Garciaren jokaldi batean, baina Julen Agirrezabalak aldaratu zuen. Iñaki Williamsi jokoz kanpo egoteagatik 2-0ekoa baliogabetu baino minutu bat lehenago iritsi zen.

Bigarren zatian Nicoren lehen aukera bikaina ezkerrarekin heldu zen. Bataren eta bestearen artean, Iñigo Martinezek ere izan zuen gola egiteko aukera bigarren zutoinean. Azken aukera argia 85. minutukoa izan zen: De Marcosek, Raulek eta Sancetek amilka egindako irteera batean, hegalekoak gora jaurti zuen. Luzapenean, penalti-multzoa heltzear zegoela, kolpe gogorra heldu zen Pablo Ibañezen golarekin. Festa Osasunan eta tristezia zale zuri-gorrien artean. Altxatu behar da, larunbatean Cornellan LaLiga itzuliko da eta Europan sartzeko aukerak ditugu.