Real Racing Club de Santander VS Athletic Club 2023-7-27 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala

Real Racing Club de Santander0 : 0Athletic Club

Estadioa
Fernando Astobiza
Herria
Sarón - Santa María de Cayón
Data
27/07/2023
Ordua
19:00
Data eta ordua
2023-7-27 - 19:00

Golik gabeko berdinketa Saroneko lagunartekoan

Athletic Clubek ez zuen Ezkietako atea aurkitu eta partidaren azken txanpan bakarrik izan zituen aukerarik onenak

2023ko uzt. 27a

Athletic Clubek eta Santanderko Real Racing Clubek hutsean berdindu dute Saronera egindako bisitan. Golik ezean, ikusleentzako (gehienak haurrak) pizgarri handiena, bere jokalari gustukoenak gertutik ikustea. Amaieran zelai-inbasioa izan zen argazki eta autografoen bila, txikien poztasun unea. Valverderen mutilek azken txanpan izan dituzte abagune onenak, Nico Williams, Adu Ares eta Herreraren aukerekin. Ezin izan zuten Ezkieta lehoi ohia gainditu.

Partidak giro bikaina izan zuen, harmailak topera beteta egon ziren eta zale asko zelaira sartu ezinik geratu ziren. Harmailetako estutasuna berdegunera igaro zen, non oso espazio gutxi egon ziren bi taldeen presioagatik eta baloiaren erritmo justua geldialdiengatik (Pequeren lesioa eta ikusle batenganako arreta-medikoa). Egia esan, lehen zatian aukera gutxi batzuk egon ziren.

Argienak Athleticek izan zituen, Iñaki Williamsek ezkerkada bat Ezkietaren eskuetara eta jokaldi horretan, Villalibrek baloi ederra utzi zion Berenguerri eta honek gehiegi gurutzatu zuen baloia talde kantabriarraren ateari begira.

Lehen zatiko gauzarik onena Imanol Garcia de Albenizen estreinaldia izan zen, bost hilabeteko errekuperazioaren ondoren. Aitzitik, atsedenalditik gertu Yerayk min hartuta zelaia utzi behar izan zuen, Peru Nolaskoaini sarrera emanez. Muniain barrutik paseak batzen saiatu zen, baina Racing koordinatuta ari zen. Simonek ere denbora-tarte lasaia izan zuen eta ia ez zuen esku hartu behar izan, Vicentek egindako falta baten ondorioz, bakarrik.

Bigarren zatian, Ezkieta Iñaki Williamsen oinetara irten zen lehoiek izandako lehen abagunean. Valverdek titularren multzoak ordubete jokatzea erabaki zuen eta ordezkoen sarrerarekin Athletic garaipenetik gertuago egon zen. Raul Garciak eman zuen lehen abisua eta aukerarik onena Nico Williamsen jaurtiketa gurutzatu batean iritsi zen. Ikusleen festa izan zen, baina ez zen golik egon.