Manchester United - Athletic Club

Manchester United - Athletic Club

Manchester United
Manchester United
11
Athletic Club
Athletic Club
  • 92' Pellistri
  • N. Williams 29'

KokapenaAviva Stadium , Dublín

Azken uneko berdinketak ez zuen Athleticek Uniteden aurkako partida beltzutu

Nico Williamsen golak lehoiak aurreratu zituen, baina Pellistrik berdinketa lortu zuen luzapenean

Abuztuaren 12an Real Madril CF taldearen aurka San Mamesen LaLiga EA Sportseko lehen jardunaldia jokatu aurreko denboraldiaurreko azken testean talde zuri-gorriak Manchester Uniteden aurka berdindu zuen Dublingo Aviva Stadiumean.

Sustoarekin hasi zen norgehiagoka, Pellistriren pase batek Sancho Unai Simonen aurrean utzi zuen, baina Murgiako atezainak erantzun bikaina eman zion oinarekin. Deabru gorrien beste etorrera pare baten ondoren, lehoiek Iñaki Williamsek errematatutako trantsizioarekin erantzun zuten. Aurrelari zuri-gorriak beste aukera bat izan zuen eskuinetik egindako konbinazio baten ondoren. Manchester Unitedek Valverderen taldearen irteera eragotzi nahi izan zuen, behin presioa gaindituta, Heatonen arkura azkar iristea bilatu baitzuen. Ekintza zorabiagarri horietako batean, epaileak hasieran penaltia adierazi zion Nico Williamsi, baina, jarraian eta behaketa milimetriko baten ostean, areaz kanpoko falta izan zela arguidiatu zuen.

Aurkariaren hiru laurdenetako abiadura berriro agertu zen Athletici aurrea hartzeko aukera eman zion konbinazioan, Lekueren lapurreta bat Sanceten oinetara iritsi zen eta Mendillorrikoak pilota Nico Williamsi filtratu zion Heaton gainditzeko ordu erdia betetzear zela. Atsedenaldira iritsi aurretik, ingelesek Van de Beek bigarren lerrotik agertzea bilatu zuten, baina ez zuten euskal defentsa gehiegi kezkatzea lortu.

Lagunartekoa berrekin ondoren, Villalibre izan zen lehoien aldaketa bakarra, Iñaki Williams eskuin hegalera mugituz. Lehen saiakera Daniel Gore gaztearena izan zen, Simonek ondo hartatu zuena. Hala eta guztiz ere, Athleticek ez zuen inoiz partidari aurpegia galdu eta bere planteamenduan sendo jarraitu zuen. Zuri-gorrien hurbilketa pare baten ostean, 66. minutuan, Aitor Paredesek txartel gorria ikusi zuen Hannibali, azken atzelaria zela, heldu ostean.

Bat gutxiagorekin arraun egitea egokitu zitzaion talde bilbotarrari. Hala ere, abaguneak sortzeko gai izan ziren; Muniainen errematea, esaterako, kanpora joan zen gutxigatik. Ten Hagen mutilek ere aukera bana izan zuten Hannibalen oinetan. Hori guztia, Nolaskoain, Imanol eta Ander Herreraren sarrera baino pixka bat lehenago. Azken honek bere talde ohiaren maitasuna jaso zuen txalo zaparrada baten bitartez.

Manchesterreko taldearen presioaren aurrean, lehoiek gogotik defendatzen jarraitu zuten, bai area barruan, zein alboetako erdiraketen aurrean ere. Horrela izan zen luzapenera iritsi arte, non aurrelari bihurtu zen Maguirek Pellistri uruguaitarrari baloia buruz utzi zion honek gola egin eta neurketa berdindu zezan. Horrela amaitu zen zuri-gorrien denboraldiaurre bizi eta globala itxi zuen partida. Orain, begirada eta energia guztiak LaLigako estreinaldian ezarri beharko dira.