Athletic Club - Valencia CF
Jardunaldia 11
Liga

Athletic Club - Valencia CF

Athletic Club
Athletic Club
22
Valencia CF
Valencia CF
  • 32' De Marcos
  • 97' Berenguer
  • Fran Pérez 62'
  • Hugo Duro 68'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

46.563 pertsona

Berenguerrek berdinketa agonikoa berreskuratu du

Azken minutuan hegalekoaren burukada batek puntu bat lortzea ahalbidetu du Valenciak De Marcosen golari buelta eman ostean

Athletic Clubek puntu bat berreskuratu du luzapenaren azken minutuan, Iñaki Williamsen erdiraketa batean Berenguerrek buruz eta konfiantza handiz baloia sarera bidalita. 2-2koak justizia egin dio partidari, Valenciak bere jokaldietan bertikaltasuna eta goian arrisku handia erakutsi arren. Lehoiek aurrea hartu dute De Marcosen gol on bati esker, baina gero Fran Perezek eta Hugo Durok maldan gora jarri dute norgehiagoka bi kontraeraso azkarretan. Lehoiek seigarren postuan jarraitzen dute sailkapenean Kopa hasten den astean.

Abiadura handiko partida izan da, kolpe trukeko neurketa, erretiroa hartzeagatik ohorezko sakea egin duen Andoni Gago boxeolariak proposatu zuen bezala. Valenciak bi abisu eman ditu hasieran Hugo Duro eta Amallahren bitartez, Iñaki Williamsek Mamardashvilliri ezkerkada handi batez hegan eginarazi dion arte. Handik gutxira, biek berriro ere egin dute bat beste jokaldi batean, eta atezaina atera da garaile.

Lehoiek aurrea hartuko zutela barneratu dute, eta beranduago halaxe gertatu da 1-0ekoa heldu baita: Nico Williamsek De Marcosi baloia eman eta Guardiakoak Georgiako atezaina hanken azpitik ustekabean harrapatu du.

Edozelan ere, atezain erabakigarria Unai Simon izan da atea hutsean utzi baitu lehen zatian, Hugo Durori eta Amallahri eskuarekin eta oinarekin, hurrenez hurren, gelditu bikainak egin ondoren.

Athleticek 2-0 jartzeko aukera izan du, baina bisitarien atezainak langara egindako hegaldian baloia desbideratzea lortu du Dani Garciaren bolea ikusgarria. Pena izan da, izan ere, bi minutu geroago, 61.ean, Valenciak kontraeraso bat harrapatu eta Fran Perezek berdindu du buruz burukoan. Simonek 1-2koa saihestu du une batez, beste buruz buruko batean, baina Fran Perezen beste jokaldi batek, Hugo Durori atzerako pasea eginez, aurrea hartzea ekarri dio Barajaren taldeari.

Jakina da Athleticek ez duela inoiz amore ematen, eta Iñaki Williams, De Marcosen erdiraketa batean, buruz berdinketa lortzeko zorian egon da. Azkenean, etsi-etsian, Williams anaia nagusiaren erdiraketa neurtu batean Berenguerrek, erabakitasunez, baloia sare barrura bidali du.