Real Betis - Athletic Club
Jardunaldia 26
Liga

Real Betis - Athletic Club

Real Betis
Real Betis
31
Athletic Club
Athletic Club
  • 13' Chimy Ávila
  • 38' Yuri (b.a)
  • 67' Johnny
  • Guruzeta 52'

KokapenaBenito Villamarín , Sevilla

53.537 pertsona

Ahazteko arratsaldea Sevillan

Athleticek 3-1 galdu du Real Betisen aurka, hasiera kaskarrak eta Nico Williamsen txartel gorri goiztiarrak markatutako partidan

Athleticek porrota jaso du Sevillan (3-1) Real Betisen aurka, ahaztu beharreko neurketan. Nico Williamsen txartel gorri goiztiar eta polemikoak markatu du partidaren bilakaera. Guruzetak lehen zatiko azken jokaldian sartutako golak (2-1ekoa) itxaropena piztu du, baina Johnny Cardosoren gol bikainak esperantza hori galtzea ekarri du. ‘Goal average’ delakoa berdinduta dago Europarako borrokan, baina koefiziente orokorra lehoien alde dago gaur egun, Pellegriniren taldeari zazpi puntu ateratzen baitizkiote.

Partida sentsazio zuri-gorri onekin hasi da jokoaren nagusitasunean, baina dena aldatu da Willian Joseren eta Chimy Avilaren arteko kontraeraso ikaragarri batekin, Osasunaren jokalari ohiak baloia sareratuta. 13. minutuan izan da, eta jokoa gelditu da Guadalupe Porras marrazainak kamera batekin buruan kolpe bat jaso ondoren. Konorterik gabe geratu da eta gertaera horrek laugarren epailea banderatxoa hartzera behartu du.

Lehoientzako kolperik gogorrena iristeke zegoen, 37. eta 39. minutuen artean. Nico Williamsi egindako balizko falta bat ez du epaileak ikusi, eta Simonen baloi desbideratzearen errebote batean Yurik bere atean sartu du. Esan bezala, Cuadra Fernandezek ez du jokaldiaren hasieran izandako falta hori ikusi, eta handik bi minutura Williams anai gazteena kanporatu du, beste falta oso zalantzagarri baten ostean protesta egin eta txaloka aritzeagatik. Gainera, geroago Yurik aldaketa eskatu du hanka batean min hartuta. Bere ordez zelairatu den Imanolek aldeko kornerra eragin du Guruzetak buruz 2-1ekoa egiteko Berenguerrek atera ondoren. Bere hamargarrena da Liga txapelketan.
Atsedenaldiaren aurreko azken jokaldian sartutako gol honek itxaropena zabaldu du. Egia esan, Athleticek duintasunez ekin dio neurketari, eta 2-2koa lortzeko zorian egon da Berenguerren jaurtiketa gurutzatu batean. Dena amaitu da Cardosoren gol bikainarekin.

Orain bai, Kopa da helburua, eta ostegunean finalerako txartelaren bila joan beharra dago Atleticoren aurka, San Mamesen babesa handiarekin. Berenguerren gol horrek abantaila ematen du, baina partida izugarria izango da. Ez dago kexatzeko astirik. Gogoak eta ilusioa lantzera bihartik aurrera.

Real Betis - Athletic Club partida zenbakietan