UD Las Palmas - Athletic Club
Jardunaldia 28
Liga

UD Las Palmas - Athletic Club

UD Las Palmas
UD Las Palmas
02
Athletic Club
Athletic Club
  • Guruzeta 31'
  • Coco (b.a) 65'

KokapenaEstadio de Gran Canaria , Las Palmas de Gran Canaria

27.316 pertsona

Athleticek urrezko garaipena lortu du Las Palmasen

Uharteko zelai zailean 0-2 irabazi izanak bosgarren postuan sendotu ditu lehoiak eta laugarrena bi puntura dute

Athletic Clubek urrezko garaipena lortu du Las Palmasen (0-2) sendo jokatuta, eta bosgarren postuan finkatu da laugarren dagoen Atleticotik bi puntura hurbilduz. Nico Williamsen erdiraketa handi baten ondoren Guruzetak egindako burukada batek eta korner batean Cocok bere atean sartutako gol batek 53 punturekin jarri dituzte lehoiak hamar jardunaldiren faltan. Hori dela eta, aurreko denboraldi osoaren marka hautsi dute. Atzarpakada une erabakigarri batean.

Ernesto Valverderen jokalariek bikain interpretatu dute neurketa, presioa oso ondo doituz kanariarren baloi irteeraren aurrean. Aukera gutxiko neurketa izan da, baina lehen zatiko kontrol sentsazioak, Athleticek garaipenerako norabidea jarri duenak, eragina izan du neurketaren garapenean. Bilbotarrek lehen aukera izan dute Sancetek gora bidalitako burukadan, Yuri Berchicheren erdiraketan.

Gakoa izan den jokaldia 31. minutuan iritsi da, Nico Williamsek baloi kontrol bikainean bigarren zutoinera erdiratu eta gero. Bertan, Guruzeta aurkitu du denboraldiko bere hamahirugarren gola buruz sartzeko, hamaikagarren gola LaLigan.

Athleticek bi susto jaso ditu; lehena, korner batean Coco atzelariaren burukada batean eta bigarrena, Kirianek hurbil-hurbiletik egindako jaurtiketa batean, bigarren zatian. Hala ere, Lehoiek ez dute posiziorik galdu zelaian eta defentsan bikain aritu dira. Izan ere, atea hutsean utzi dute hemeretzigarren aldiz. Jokaldi erabakigarria 65. minutuan iritsi da: Unai Gomezek kornerra ondo atera du eta Cocok bere atean sartu du Vivianen burukada eragotzi nahian.

Las Palmasek gola egiteko aukera izan du Marvinek sareratu duen jaurtiketa batean, baina Sandrok eskuarekin desbideratu du baloia eta Ortiz Arias epaileak gola baliogabetu du. Berenguerrek ere borrokatu du 0-3koa egiteko, baina baloia eskuarekin ikutu du. Gero, Unai Simonek geldiketa ederra egin du Sergi Cardonarekin buruz burukoan oinarekin urrunduz. Talde-lanaren saria izan da, distira berezia erakutsi duen Ruiz de Galarretak bi urtez jokatu zuen estadiora itzuli denean. Larunbatean derbia dago San Mamesen Deportivo Alavesen aurka, Sevillako final handiaren aurreko azken partida etxean. Harmailetik lagundu eta leporaino betetzeko unea da.