Athletic Club - Granada CF
Jardunaldia 32
Liga

Athletic Club - Granada CF

Athletic Club
Athletic Club
11
Granada CF
Granada CF
  • 24' Guruzeta
  • Williams (b.a) 6'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

45.917 pertsona

Athletic erdibidean geratu da

Lehoiek goitik behera menderatu dute Granada, baina laugarren postuaren bila ez dute gola aurkitu

Athletic Clubek bana berdindu du San Mamesen Granada CF taldearen aurka eta erdibidean geratu da laugarren postuaren bila. Lehoiak modu guztietara saiatu dira, eta garaipena lortzeko zorian egon dira Iñaki Williamsek 85. minutuan hurbil-hurbiletik egindako errematean. Bosgarren postuan finkaturik, igandean jokatuko den Mendizorrotzako Alaves-Atletico partidaren emaitzari itxarongo diote lehoiek, Metropolitanon koltxoneroengandik zenbat puntura aurkeztuko diren ikusteko. Oraingoz, hiru puntura daude.

Ez da hitzordu erraza izan. Sandovalen taldea berehala jarri da aurretik markagailuan, Gumbauren korner batean, Iñaki Williamsi baloia doi-doi ukitu ondoren. 5. minutuan izan da, eta norgehiagoka osoa geratzen zen aurretik. Izan ere, Athleticek zailena egin du, 23. minutuan berdintzea. Jokaldi oso azkarra izan da ezker hegaletik, non Yuri Berchiche abiatu da Nico Williamsekin konektatzeko. Bere erdiraketa Batallak desbideratu du eta Guruzetak boleaz sartu du baloia sareetara. Denboraldiko hamaseigarren gola, horietatik hamalau Liga txapelketan.

2-1erako aukerarik argiena handik gutxira etorri da, 32. minutuan, Sancetek Guruzeta Batallaren aurrean jarri duenean. Aurrelariak atezaina gainditu du baina Ignasi Miquelek baloia atera du sartzen ari zenean. Granadak, atzetik irten ezinik, puntuari heldu dio. Iñaki Williamsek bigarren zatiko aukerarik onenak izan ditu; lehenengoa, Granadako atezainak kornerrera desbideratu duen ezkerkada batean. San Mameseko zaleek euren haserrea azaldu dute aurkariek nahita galdu duten denborarekin, eta baita jokaldi zatituetan batzuetan epaileak erabakitakoarekin ere. Bitartean, Athleticek Iñakiren aukera bakarra izan du Berenguerren kornerrean harrapatutako baloi batean.