- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2023-24
- Athletic Club - CA Osasuna
Athletic Club - CA Osasuna
- 58' Williams
- 95' Villalibre
- Raúl 40'
- R. Peña 47'
KokapenaSan Mamés , Bilbo
45.273 pertsona
Villalibrek Raul Garciaren omenaldiarekin bat egin du
Bere golak gotorlekuari eustea ekarri du Osasunaren aurkako partidaren azkenaurreko jokaldian eta 0-2koa berdindu du, lehenago Iñaki Williamsek sartutako 100. gol bikainarekin
San Mamesek bere gotorlekuari eutsi dio azkenaurreko jokaldian. Athletic Clubek bina berdindu du Asier Villalibreri esker; izan ere, aurrelari gernikarra erne ibili da Sergio Herrerak harrapatzea lortu ez duen baloi solte bat sareratzeko. Nor lantaldean duen lagun handia baino hobe Raul Garcia omentzeko bere egun handian, Katedralaren txaloaldian. Atzerapausoa Txapeldunen Ligarako lehian, baina etxeko sendotasunari eusten zaio behintzat, Athleticek ez baitu galdu lehen jardunalditik.
Valverderen jokalariei, gaurkoan Jon Aspiazuren aginduetara, zortea falta izan zaie Raulen festa biribiltzeko. Nafarrak luxuzko korridorea jaso du, bere ibilbideko lehen eta azken taldeek egina, eta bere seme-alabekin eta Gurpegi eta Puñal bi ezkutari historikorekin zelairatu da atarikoetan prestatutako ekitaldian. Lehen zatian, bi gol baliogabetu dizkiete jokoz kanpo milimetro gutxigatik egoteagatik bai Iñaki Williamsi bai Iker Muniaini, azken honek San Mames hankaz gora jarri duelarik astelehenerako festa handiagoa iragarriz.
Bi minutu geroago iritsi da 0-1ekoa Mojicaren ezkerkada batean, derbiko beste Raul Garciak, Osasunaren ‘9’ zenbakidunak, sareetara desbideratuta.
Partida eroa izan da hasieran, Nico ikaragarri batekin, baina Osasuna ere gora heltzen zen. Atsedenalditik irten orduko, Aresoren baloikada baten ondoren, Ruben Garciak ezustean harrapatu du etxekoen atzeko lerroa 0-2koa egiteko. Athleticek ez du amore eman eta Ander Herreraren lapurreta baten ondorioz, Iñaki Williamsek bere 100. gola egin du, lehoi gisa, eskuadrara zartako izugarria emanda.
Raul Garcia zelairatu denean De Marcosek besokoa utzi dio, eta boleaz egindako ezkerkada baten bitartez gola egiteko zorian egon da irten bezain laster. Athleticek ez du arrisku handirik sortu 90. minutura arte; izan ere, minutu horretan Villalibrek bigarren zutoinera bidali du Herreraren eskuetara Iñaki Williamsen erdiraketa. Jarraian 2-2koa heldu da Osasunaren atezainak egindako akats batean. Are gehiago, Bufalok garaipenerako erremate batez gozatu du hurrengo jokaldian. Ez da joko bikainik egon, baina bai ahalegin handia azkenera arte puntu bat salbatu eta bosgarren postuari tinko eusteko.