UE Rubí - Athletic Club
Jardunaldia 1.
Kopa

UE Rubí - Athletic Club

UE Rubí
UE Rubí
12
Athletic Club
Athletic Club
  • 86' Rodri
  • Adu Ares 51'58'

KokapenaCan Rosés , Rubí

Lehen kanporaketa gaindituta Adu Aresen eskutik

Lehoi gisa lortu dituen lehen bi golek neurketa erabaki dute UE Rubiren aurka

Athleticek Kopako lehen kanporaketa gainditu du UE Rubi 1-2 mendean hartuta. Lehen zatian, Rafa Leiva etxeko atezain beteranoak mota guztietako geldiketak egin ondoren, Adu Aresek partida erabaki du bi gol eginez bigarren zatiaren hasieran, ezkerrez eta buruz. Etxekoek ez dute amore eman eta azkenera arte amets egin dute Rodrik 85. minutuan egindako golarekin.

Lehoiek ez zuten sustorik nahi eta gola laster sartzen saiatu ziren. Ehun segundoren buruan, Berenguerrek eta Raul Garciak etxeko atezaina geldituak egitera behartu dute. Dagoeneko Can Rosèseko harmaila beteak bazeukan bere idoloa Kopako gau ahaztezinean.

Adu Ares gola egiteko gogo handiz zelairatu da, eta hiru aukera izan ditu lehen zatian; ez du amore eman eta saria lortu du bigarrenean. 50. eta 57. minutuetan izan da: lehenengo jokaldian, Raul Garciak baloia utzi ondoren ezkerrez sartu du, eta bigarrenean, Lekue hegaletik igo eta Berenguerren erdiraketa ona burukada batez baloia sarera bidali du.

Valverdek Egiluz erdiko atzelariari debutatzeko aukera eman dio du eta 70 minutu jokatu ditu. Azken txanpan Galarreta, Dani Garcia eta Vivian zelairatu ditu arriskuak saihesteko. Are gehiago Muñik 59. minutuan emandako sustoa ikusita. Julen Agirrezabala atzean utzi du erregate batean, eta azkenean ez du golik sartu Nolaskoain azkar ibili delako baloia buruz marratik urruntzeko.

Kopak ez ditu handiak eta txikiak bereizten. Athletici sufritzea egokitu zaio azkenera arte Rodriren burukada batengatik.