Athletic Club - Atlético de Madrid
Jardunaldia 4
Liga

Athletic Club - Atlético de Madrid

Athletic Club
Athletic Club
01
Atlético de Madrid
Atlético de Madrid
  • Correa 92'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

48.617 pertsona

Kolpe gogorra Atleticoren aurka

Athleticek galdu du Correak luzapenean sartutako gol batengatik, nahiz eta garaipena porrota baino gertuago egon

Athletic Clubek porrota jaso du Atletico Madrilen aurka (0-1) Correak 92. minutuan kontraeraso bat ondo amaitu ostean. Lehoiak garaipenaren bila joan dira azken txanpan eta kolpe gogorra jaso dute, neurketan sentsazio onak eta emaitza txarra izan arren.

Ez da izan egun erraza, eta aurrean aurkari indartsua egon arren, Valverderen taldeak zezena adarretatik hartu eta erabakitasunez agindu du zelai erdian. Yurik Julian Alvarezen jaurtiketa arriskutsua moztu ondoren, lehoiak agintzen hasi dira. Aukera handirik gabe, Simeoneren mutilak ez dira gorantz ateratzeko gai izan, eta atsedenaldira heldu baino lehen Gallagherren jaurtiketa bakarra egin dute.

Bigarren zatia hasi eta berehala, jokaldi gakoa iritsi da, hots, Nico Williamsi baliogabetutako gola Iñakiren pasea jasota. Oso gutxigatik izan da, eta denbora behar izan du epaileak VARen azalpenen zain. Bertaratutako ia 49.000 zaleek, zelaira iristean euri-zaparrada pairatu dutenak, ez diote taldea animatzeari utzi. Bitartean, Atletico etxekoen baloi-galerak aprobetxatzen hasi da.

Jauregizarren bultzadak eta errematatzailerik gabeko Unai Gomezen jokaldi bikainak etxekoen gola abisatzen zutela zirudien. Athletic hiru puntuen bila joan da baina barkatzeko ohituta ez dagoen Angel Correarekin topo egin du. Julenek ezin izan du ezer egin eta geroago 0-2koa salbatu du Sorlothekin aurrez aurre. Geldialdian arnasa hartzea egokitu da; puntuen faltan, azken bi jardunaldietan Athleticek iazko taldearen antza hartzen ari dela ematen du. Urtebete galdu gabe egotea San Mamesen, talde handiaren datu esanguratsua da.