Girona FC - Athletic Club
Jardunaldia 9
Liga

Girona FC - Athletic Club

Girona FC
Girona FC
21
Athletic Club
Athletic Club
  • 38' Asprilla
  • 99' Stuani (p.)
  • O. Sancet 41'

KokapenaMontilivi , Girona

13.396 pertsona

Porrot ikaragarria Gironan

Athleticek irabazteko jokatu du eta dena alde izan du: Gazzanigak hiru penalti gelditu dizkio eta 98. minutuan penaltiz galdu du

Futbolean dena ikusi genuela uste genuen, baina Gironan Athletic Clubi gertatu zaiona, irabazteko jokatu duen partida 2-1ekoaz galdu duena, urte askotarako gogoan izango dugu. Izan ere, Gazzanigak hiru penalti gelditu ditu, Berenguerrek, Iñaki Williamsek eta Ander Herrerak jaurtitakoak. Zoritxarraren gaindia luzapenean iritsi da, 98. minutuan, Stuanik penaltiz garaipena lortu duenean, Padillak atzamarrekin ukitu arren.

Neurketak kolpe gogorra utzi du lehoien adorean, zeinak geldialdira sinesgaiztasun-aurpegiz doazenak. Eta, hala ere, sentsazioa da taldeak beste aurrerapausoa eman duela bere jokoan, batez ere lehen zatian, atsedenaldira berdinketarekin heldu baita 1-3 amaitu zitekeenean. Gol aukerak batzen joan dira: lehenengoa, Guruzetarena, eta beste bat oso argia Berenguerrena... Harik eta VARek 25. minutuan epaileari jakinarazi dion arte Alexi penalti argia egin diola Arnauk. Berenguerrek, Kopako finaletik hona beste bat jaurti ez duena, bertako atezainarekin egin du topo.

Etsitu beharrean, Athletic zutitu eta ondo jokatzen hasi da. Herrerak Gazzaniga probatu du, Guruzetak bolea polita kanpora bidali du... Padillak geldiketa bikaina egin dio Danjumari eta lehoiek 1-0ekoa jaso dute Asprillak egindako erdiraketaren antzeko batean. Miguel Gutierrezek gol bihurtu du baloia ukitu gabe, Padillaren luzaketa atzeratu duen keinua eginez. Bigarren kolpea.

Bada, Athletic zutik jarri da berriro, eta Berenguer eta Sanceten arteko jokaldi apartan, Oihanek maisutasunez gola sartu du iskioan lesionatu aurretik. Hirugarren zoritxarra.

Lehoiek aurretik jartzeko aukera izan dute VARek Iñaki Williamsi Danjumak egindako beste penalti bat adierazita, baina Iñakik ere ez du Gironaren atezaina gainditzerik izan. Epaileak errepikatzea agindu du atezaina jaurtiketan aurreratu baita, eta Ander Herrerak ere ez du asmatu. Laugarren eta bosgarren ezbeharrak.

Hori gutxi balitz bezala, Girona bere zaleen laguntzaz harrotu egin da eta gol aukerak sortu ditu, guztiak Padilla bikain batek geldiaraziak. Tartean, De Marcosek aukera izan du Yuriren ekintza handi baten ondoren. Eta penaltia heldu da Paredesek Krejčíri kamisetatik heldu diolako, VARek adierazita ere bai. Stuanik ez du hutsik egin eta lehoiek, enegarren ezbeharraren ondoren ere, Unai Gomezen jokaldia izan dute berdinketa lortzeko. Athletic sentsazio onekin eta gorputzaldi txarrarekin doa geldialdira. Penaltiek, apirilean Kopako titulua eman zigutenak, Gironan galtzea ekarri digute.