Athletic Club - Real Betis
Jardunaldia 12
Liga

Athletic Club - Real Betis

Athletic Club
Athletic Club
11
Real Betis
Real Betis
  • 68' Berenguer
  • Fornals 52'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

46.898 pertsona

Athleticen futbol festa Betisen aurka... eta berdinketa

Hiru zutoin eta Rui Silvaren geldiketak zuri-gorrien denboraldiko partidarik onenaren erdian jarri dira

Denboraldiko Athleticik onenak berdinketarekin konformatu behar izan du San Mamesen. Betisen aurkako futbol festa zuri-gorria berdinketa sinestezinean amaitu da. Lehoiek hamar bat gol aukera argi izan dituzte, Rui Silvaren geldiketa bikainak eta hiru zutoin barne. Horixe izan da Athleticen nagusitasun osoa adierazteko adibiderik argiena, eta partida amaitzean Manuel Pellegrinik Ernesto Valverderi eskua ematean jarritako aurpegia ikusi besterik ez dago.

Eskerrak Alex Berenguerrek, erdiko aurrelari bat bezala airean zintzilik, Athleticentzat puntu bat berreskuratu duen. Akabua izango zukeen! Lehen zati ikusgarria egin ondoren, Sancetek, Iñaki Williamsek eta Paredesek zutoinera egindako erremateekin, eta Oihanen beraren eta Iñakiren bi aukera nabarmenekin, azken hau Rui Silvak hurbil-hurbiletik urrundua, gaueko zorte txarrekoa bilatzen zen harmailetan. Futbol bikain eta elektrikoa eginez, alde guztietatik sartuz, atsedenaldian hiru aldaketa behartu arte ur-bide betikoak sortuz, Athleticek oso ondo dagoela erakutsi du, denboraldiko bere punturik gorenean. Sintoma handi bat baino ez da.

Eta futbolaren gauzak… Real Betis 0-1 jarri da atsedenaldiaren osteko lehen abagunean. Assane Diaok Pablo Fornalsi baloia utzi dio eta Villarrealeko jokalari ohiak jaurtiketa lehorra atera du behera, Julenentzat ezinezkoa izan dena. Athleticek ez du amore eman Valentziako lurretan Danaren biktimentzako minutu bateko isilune hunkigarriko gauan. Eta Sancetek beste aukera argi bat izan du Iñakik emandako pasean, baina gurutzatu du gutxigatik.

Eta Julenek 0-2koa saihestu du kontraeraso batean, Iker Losadari egindako aparteko geldiketarekin. Baina 68. minutuan, De Marcosek zeruan zintzilikatu du baloia Berenguerrentzat, eta honek bere golarekin garaipenean sinetsarazi du. Williams, Gorosabel eta Ander Herreraren beste hiru aukera egon dira, Rui Silva benetako heroiak desbideratuak. Athleticek gol asko sartzeko jokatu du eta berdindu du, baina etxera irribarrea eraman dezake bere futbolagatik eta esfortzu izugarriagatik. Eta honetaz ari garela, hamarreko nota Alberola Rojas epailearentzat, jokoa gelditu beharrean jokatzen utzi baitu. Orain ostegunean Ludogoretsen aurka Bulgarian jokatu beharreko partida datorkigu.