
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2024-25
- Rayo Vallecano - Athletic Club
Rayo Vallecano - Athletic Club


- 14' Nteka
- O. Sancet 65',78'
KokapenaEstadio de Vallecas , Madrid
13.639 pertsona
Sanceten bi gol zoragarrik orbitan jarri dute Athletic
Lehoiak laugarren postuan daude, Vallecasen Oihan apartari esker markagailua irauli ostean

Oihan Sancetek, bi gol zoragarri jaurtiketetan sartuta, orbitan jarri du Athletic Club LaLigan. Bi erremate estratosferiko izan dira eskuin hankarekin, zein baino zein hobeto, Ntekaren gol batengatik maldan gora jarri den partida iraultzeko. Emaitzari buelta eman eta, beraz, hegaldia, San Mamesen Valverderen jokalariek Real Madril eta Villarreal hartuko dituzten astebetean. Berotuko da giroa zale zuri-gorrien artean.
Giro paregabean, Athleticeko jarraitzaileak toki guztietan agertuz, lehoiek aurretik jartzeko aukera izan dute lehen minutuan, Guruzetak, ukitu goren batekin, Nico Williams Batallaren aurrean jarri duenean, baina gutxigatik kanpora bidali du baloia. Jarraian beste aukera bat azaldu da Lekuek Iñakiri bidalitako alboko sake batean, baina Guruzetak ez du lortu helburua.
Partida, ordea, 13. minutuan korapilatu da, Julenenganako baloi lagapen labur bat Ntekak aprobetxatu duenean.
Athleticek bere jokoa egiten jarraitu du, aukerak sortuz, tartean Batallak gelditutako Yuri eta Berenguerren jaurtiketak. Sinestezina izan da atsedenaldian galtzen joatea.
Rayok, oso bizia, zaildu egin du bigarren zatiaren hasieran eta Valverdek erabakigarria izan den aldaketa hirukoitza egin du: Sancet, Unai Gomez eta De Marcos zelairatu dira.
Jokaleku barruan egon eta hamar minutura, Sancetek bolea bikaina egin du Nikoren erdiraketan, angelu eskasarekin. 77. minutuan 1-2koari gehitu zaion miraria. Baloia jaso du area ertzean eta lehenengoan eskuinkada lehor batekin Batallaren sareetara gurutzatu du. Aldarri zuri-gorria Vallecasen. Athleticek sufritzen jakin du azkenera arte, Julenek eutsita, eta hegaka jarraitzen du denboraldian.
Hamaikakoan

A. Batalla
Andrei
Pep Chavarría
Pathé Ciss
Isi
Nteka
A. Mumin
Álvaro
Embarba
Óscar V.
Lejeune
Ordezkoak
D. Cárdenas
Pedro Díaz
Aridane
Trejo JP
James
Guardiola
Camello
Gumbau
De Frutos
Balliu
Pacha
Pelayo
Entrenatzaileak
Iñigo Pérez

Rayo Vallecano
Hamaikakoan

A. Batalla
Andrei
Pep Chavarría
Pathé Ciss
Isi
Nteka
A. Mumin
Álvaro
Embarba
Óscar V.
Lejeune
Ordezkoak
D. Cárdenas
Pedro Díaz
Aridane
Trejo JP
James
Guardiola
Camello
Gumbau
De Frutos
Balliu
Pacha
Pelayo
Entrenatzaileak
Iñigo Pérez

Athletic Club
Hamaikakoan
