Athletic Club - CD Tenerife
Jardunaldia 23
Liga

Athletic Club - CD Tenerife

Athletic Club
Athletic Club
41
CD Tenerife
CD Tenerife
  • 17' Llorente (p.)
  • 22' Toquero
  • 53' Iraola
  • 62' Gabilondo
  • Alfaro 59'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Nagusitasunaren eskutik partida erabaki

Athletic Clubek 4 Tenerifek 1Athletic Clubek 4-1 irabazi dio Tenerife taldeari. Llorente (penaltiz), Toquero, Iraola…

Athletic Club

Athletic Clubek 4 Tenerifek 1


Athletic Clubek 4-1 irabazi dio Tenerife taldeari. Llorente (penaltiz), Toquero, Iraola eta Gabilondo golegileak izan dira. Zurigorriek lasaitasun osoz irabazi dute partida eta bat eta zeroko jokaldiren ostean, nagusitasuna markagailuan eta zelai gainean bisitariak hamarrekin geratu dira eta, lehia kontrolatu dute, Tenerifek amorerik eman ez duen arren. Atsedenaldira 2-0 eta bigarren zatian Alfarok 3-0rekin abantaila murriztu duen arren, Iraolak eta Gabilondo garaipena borobildu dute eta Luciano Martinek, gaur aulkian, Llorente, Gurpegi eta Toquerori atseden apur bat hartzeko aukera eman die. Hiru puntu gehgiago eta europar lehiak puntu batera dago eta aurtengoa ostegunean bertan Bruselan.

Hasiera indartsua Athletic Clubek izan duena. Hirugarren minutuan David Lopezen jokaldia eta kanpora egin duen jaurtiketarekin amaitu dena, berehala partida moteldu baita, ia guztiak lotan geratu arte hainbat minutuz. Halaz ere, ordu laurdena pasa eta gero gauzak berpiztu dira eta Athletic Clubek lehia bideratu du.

Amorebietak baloi bat lapurtu du eta gorantz jo ere bai. Bere erdiraketa arearantz Toquerorengana heldu da eta Culebrasek penalti egin dio. Llorentek erditik jaurti du Aragoneses engainatzen eta gainera Tenerifek bat gutxiagorekin segitu du, penaltiaren ondorioz gorria erakutsi baitiote Culebrasi. Bat eta zero eta zailena horrelako partidatan egina, hau da, aurretik ipintzea.

Horiek izan dira unerik gozoenak gure taldearentzat. Iturrasperen bolea kanpora joan da 20. minutuan eta laster batean bigarrena heldu da, 22. minutuan hain zuzen ere: David Lopezen pasea atzelarien bizkarrera pasa da eta Toquerok kontrolatu ondoren eskuinez bi eta zerokoa ezarri du.

Epaileak txartel horia atera dio central moduan Mikel Alonsori 24. minutuan. Eurek gero eta aurreratuagoa zeukaten atzeko
lerroa, baina Athleticek ez du segitu. Oltrak Manolo Martinez Ayozeren ordez sartu du, eta Mikel Alonso zelai erdira itzuli da, Alfaro ezker aldera pasa den bitartean. Norgehiagoka baretu da, zeharo, eta Tenerifek ekimena hartu du, baina inolako arriskurik sortu gabe. Baloi batzuk desbideraturik jaurti dituzte eta Athletic Clubaren aldetik Llorenteren jaurtiketa biguna eta, askozaz serioago, David Lopezen barnealdia eta jaurtiketa luzapenean Aragonesesek aldendu duena.

Bigarren zatiari begira eta aldaketarik gabe, betiko galdera: nola irtengo zen Athletic abantaila kudeatzeko orduan? Ondo irten da. Iraolari gola baliogabetu diote 48. minutuan eta segidan Mikel Alonsok baloi loratua bidali du baina Iraizozek erraz harrapatu du. Salbuespen horretaz aparte, monologo zurigorria zen eta 53. minutuan hirugarren gola heldua da, Iraolaren eskutik Koikiliren jaurtiketa-erdiraketa hartu eta lasaitasunez sareetara bidali duenean.

Dena galduta zeukala, Oltrak Kome Mikel Alonsoren ordez sartzeko agindua eman du eta kanariarrak nolabait berpiztu dira eta Alfarok, 60. Minutuan, 3-1koa lortu du baloia eskuine oinarekin gogor astindu eta gero. Ia une horretan bertan Diaz de Cerio Llorenteren ordez sartu da. Athleticek ez dio arerioari zirrikiturik utzi erreakzioan pentsatzeko eta eskuinaldetik Toquerok egin duen erdiraketa boleaz dotoretsu Gabilondok lau eta batekoa lortu du.

Jada dena erabakita zegoen norgehiagoka amaitzeko ordu erdi eskas falta zen arren. Etxeberria Gurpegiren ordez zelairatu da eta zurigorriak bosgarrenaren bila abiatu dira. Toquerok, beranduago txalo artean txalo zaparrada baten artean zelaia utzi duena, izugarrizko jokaldia egin du, baina bere ezkerkada Aragonesek kornerrera bidali du.

San Josek eta Iraolak aukera bana izan dute, hankaz eta buruz hurrenez hurren, bi korner errematatzean eta baita Diaz de Cerio Etxeberriaren erdiraketaren ostean, 67. Minutuan, baina atzelari batek bere lehen gol ofiziala galarazi du.
Uholdea pasa eta gero, Tenerife animatu da eta Alfarok gutxigatik gora, kornerrean amaitu da pilota, 74. minutuan. Richi Juanluren ordez sartu da lehia amaitzeko ordu laurden bat falta zela, Gabilondoren beste ezkerkada bat Aragonesesek kornerrera desbideratu du eta berehala Muniainek Toquero ordezkatu du.

Bisitariak, etorri diren zale sutsuei ahalegina eskertzeko asmoz ere, gol gehiago egiteko abaguneak sortu dituzte.
Esaterako Ninok arrasean jaurti du, gero Komek gora eta 87. Minutuan Ninok langara jaurti du. Halaz ere, etxekoek beste aukera garbi bat sortu dute, baina honetan ere Etxeberriak, Iraolaren erdiraketaren ostean, Aragonesen hankak aurkitu ditu aurtengo denboraldiko partidarik errezenari amaiera emoteko. Ez da gauza bera izango ostegunean biziko duguna, baina gaurkoa ondo datorkigu taldea bide onetik ibiltzeko gai dela baieztatzeko.