Athletic Club - Real Madrid
Jardunaldia 20
Liga

Athletic Club - Real Madrid

Athletic Club
Athletic Club
03
Real Madrid
Real Madrid
  • Higuain 15'
  • Ozil 19'
  • Ronaldo 49'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Helburu nagusiak ez dira Ligatik pasatzen

Athletic Clubek 0-Real Madrilek 3 Athletic Clubek 0-3 galdu du Real Madrilen aurka eta Ligako…

Athletic Club

Athletic Clubek 0-Real Madrilek 3

Athletic Clubek 0-3 galdu du Real Madrilen aurka eta Ligako helburu nagusiei behin betiko agur esan die. Higuainek eta Ozilek lehen zatian eta Ronaldok bigarren zatian, bisitarien nagusitasuna sinatu dute eta, bide batez, Ligako Txapelketa matematikoki eskuratzeko balio izan zaie. Bihoakie zorionak lortu duten tituluarengatik.

Gure aldetik partida ez da onena izan. Ibaik eta De Marcosek baloi bana langara bidali dute eta Iraizozek penaltia desbideratu dio Cristiano Ronaldori, baina bisitariak hobeagoak izan dira. Epailearen lana ez da zaleen gustukoa izan. Halaber, alderik txarrena izan da Javi Martinezek ikusi duen txartel gorria eta Muniainek izan dituen arazo fisikoak. Azkenean ez da zelairatu eta Toquerok bere tokia bete du.

Liga amaitzeko partida bi falta dira, hurrengoa larunbatean San Mamesen Getaferen aurka, denboraldi honetako etxeko hitzorduei agur esateko eta lehendabiziko finala jokatu baino lehenagoko azken neurketa. Ostean, orain bezala, begirada guztiak Bukaresterantz zuzentzen dira.