Athletic Club VS Real Sporting de Gijón 2012-3-25 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
30. Jardunaldia

Athletic Club1 : 1Real Sporting de Gijón

De Marcos76'
Lora89'
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbo
Data
25/03/2012
Ordua
18:00
Data eta ordua
2012-3-25 - 18:00

Merezi dena baino askozaz gutxiago

Athletic Clubek 1-Sportingek 1 Athletic Clubek bana berdindu du Sportingen aurka. De Marcosek eta Lorak,…

2012ko mar. 25a

Athletic Clubek 1-Sportingek 1

Athletic Clubek bana berdindu du Sportingen aurka. De Marcosek eta Lorak, azken honek Iturraspek gura barik baloia desbideratu eta gero, golak egin dituzte. Emaitza eta merezimenduak ez dira bat etorri, gure taldeak aukera gehiago eta argiagoak izan baititu, baina ez ditu gauzatu. Beste behin ere, berdinketa azken uneotan heldu da, baina golek berdin balio dute hasieran edo amaieran.

Gure taldea eskas hasi da eta minutuak aurrera joan ahala bere errendimendua hobetu du, batez ere bigarren zatian. Izan dituen aukeren artean alde izan dugun penaltia azpimarra dezakegu, batez ere denboraldi honetan ohikoa ez delako izan. Juan Pablok Muniani jaurtiketa desbideratu dio. Gauzak horrela, honako oraingo adiskide hauek ere penaltiren bat huts egin dute: Javi Martinez, David Lopez, Iraola, Gabilondo, Llorente eta San Josek.

Halaber, partidan zehar epaileari beste penalti batzuk eskatu zaizkio, baina bere lan zailaren baitan ez du gehienezko zigortzat hartu.

Taldea sailkapenaren erdian geratu da eta hiru partida zailez osaturiko zikloari ekingo dio: bi Schalke04-ren aurka UEL-ri dagozkionak (hurrengo bi ostegunetan jokatuko direnak) eta horien artean FC Bartzelonari egingo diogun bisitaldia, europar lehen hitzordutik soilik 47 ordutara.