FC Barcelona VS Athletic Club 2012-3-31 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
31. Jardunaldia

FC Barcelona2 : 0Athletic Club

Iniesta39'
Messi58'(p.)
Laburpen bideoa
Estadioa
Camp Nou
Herria
Barcelona
Data
31/03/2012
Ordua
22:00
Data eta ordua
2012-3-31 - 22:00

Lan eskerga eta aukera gutxi

FC Bartzelonak 2-Athletic Clubek 0 Athletic Clubek 2-0 galdu du FC Bartzelonaren aurka. Iniestak, lehen…

2012ko mar. 31a

FC Bartzelonak 2-Athletic Clubek 0

Athletic Clubek 2-0 galdu du FC Bartzelonaren aurka. Iniestak, lehen zatian, eta Messik, epaileak seinalatu duen zalantzazko penaltiz bigarren zatian, egin dituzte partidaren golak. Gure taldea ondo egon da defentsa lanetan, eta askozaz gehiago kostatu zaio erasoan min egitea.

Etxekoak merezimendu osoz irabazi dute, bihoakie gure zorionak, eta gure jokalariek ahaztu egin dute atsedena hartzeko izan duten tarte eskasa. Okerrena Javi Martinezek bere bosgarren txartel horia ikusi duela izan da eta ezin izango du Sevillaren aurka jokatu apirilaren 8an 16:00etan San Mamesen.

Dena den, Ligako partida baino lehen, ostegunean, 21:05ean (C+ Liga) etxean aukera berri bat dago euroametsa bizirik mantentzeko, Schalke 04ren aurkako kanporaketa gaindituz gero taldea UEL-ko finalerdietarako sailkatuko bailitzateke.

Bitartean, bitxia bada ere, gaurko porrotaren bitartez Athletic Club 12-13ko UEL-n egongo dela esan dezakegu, Madrileko
finaleko aurkariak Championserako txartela jada matematikoki ziurtarik dauka eta. Zehaztu beharko da zein fasean hasten den, baina hori maiatzaren 25eko beste kontu bat izango da.