
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2011-12
- Athletic Club - Getafe CF
Athletic Club - Getafe CF


KokapenaSan Mamés , Bilbo
Golik gabeko agurra
Athletic Clubek 0-Getafe CF-k 0 Athletic Clubek golik gabeko partidarekin agur esan dio denboraldiari San…

Athletic Clubek 0-Getafe CF-k 0
Athletic Clubek golik gabeko partidarekin agur esan dio denboraldiari San Mamesen denboraldiko lehendabiziko finala jokatu baino bost egun lehenago. Ez da garaipenik lortu Getafe CF-en aurka baina Katedraleraino hurbildu direnak txalo zaparrada eskaini diote taldeari Bucaresterako bidea hartu baino lehen.
Aldaketa batzuk egon dira hasierako hamaikakoan. Esaterako Raulek Ligako lehendabiziko partida jokatu du eta Jonas Ramalhok San Mamesen egin du debuta. Zurigorriak arerioa baino gehiago izan dira, baina baloia sartu ez denez sailkapenaren erdialdean uzten gaituen husnakoarekin konformatu beharko. Gutxienez lesionaturik ez da egon.
Asteazkenean bestelako historia izango da Errumanian eta ea ondo amaitzen den, euroametsa behingoz egia bihurtzeko. Hala bedi! Orain bai, Bucarest da jomuga bakarra… eta nahikoa.

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Marcelo Bielsa

Getafe CF
Hamaikakoan
