Athletic Club VS FC Barcelona 2012-5-25 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
Finala

Athletic Club0 : 3FC Barcelona

Pedro2'
Messi20'
Pedro24'
Laburpen bideoa
Estadioa
Vicente Calderón
Herria
Madrid
Data
25/05/2012
Ordua
22:00
Data eta ordua
2012-5-25 - 22:00

Duela 35 urte gertatu zen legez

Athletic Clubek ezin izan du bere hogeita bosgarren Kopa eskuratu, Vicente Calderon futbol zelaian jokatu…

2012ko mai. 25a

Athletic Clubek ezin izan du bere hogeita bosgarren Kopa eskuratu, Vicente Calderon futbol zelaian jokatu den partidan FC Bartzelonaren aurka 3-0 galdu eta gero. Zoritxarrez buruz buruko txapelketetan egin den denboraldi aparta ezin izan da biribildu. Madrilgo kaleetan eta Calderongo harmailetan erakutsi den nagusitasunak ez du zelaian islarik izan.
Duela hogeita hamabost urte gertatu zen legez, hau da 1977an, denboraldi berberean final bi jokatu dira, baina titulurik ez. That’s football.

Gauzak horrela, hurrengo denboraldian ipini beharko ditugu gure indar guztiak ea gutxienez aurtengoan bizi izan ditugun gau zoragarriak errepikatzen diren