Schalke 04 VS Athletic Club 2012-3-29 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
1/4

Schalke 042 : 4Athletic Club

Raúl21'
Raúl60'
Llorente20'
Llorente74'
De Marcos81'
Muniain93'
Laburpen bideoa
Estadioa
Veltins-Arena
Herria
Gelsenkirchen
Data
29/03/2012
Ordua
21:05
Data eta ordua
2012-3-29 - 21:05

Euroametsak bizirik segitzen du

Schalke 04-k 2 Athletic Clubek 4 Athletic Clubek UEL-ko ibilbide bikaina segitzen du. Oraingo honetan…

2012ko mar. 29a

Schalke 04-k 2 Athletic Clubek 4

Athletic Clubek UEL-ko ibilbide bikaina segitzen du. Oraingo honetan Schalke 04 indartsua 2-4 mendean hartu baitu Veltinsen Arenan bertan partida ikusgarri batekin, alternatibez beterikoa.

Llorentek, bi aldiz, De Marcosek eta Muniainek ezerezean utzi dituzte Raulen gol biak. Lehia orekatua lehen, banakoa atsedenaldira, hasiera hobeagoa alemaniarren aldetik (2-1) eta azken txanpa zoragarria zurigorrien eskutik. Talde biek gol gehiago egiteko aukerak izan dituzte, baina azkenean bi goleko abantaila hurrengo ostegunean San Mamesen jokatuko den itzuliko norgehiagokarako. Bertan Iturraspek ezin izango du egon hirugarren txartel horia ikusi duelako.

San Mamesen giroa gutxienez ziurtaturik dago gaurkoan gertatu den legez. Etxeko zaleek asko estutu dute, baina ez da nolanahikoa izan gure 1.000 zaleen erantzuna.

Orain, atsedena hartzeko eta indarrak berreskuratzeko tarte gehiegirik gabe, Camp Nouera bisitaldi erraza da hurrengo jomuga. Bitartean, esan bezala, euroametsak aurrera segi dezala, esna azken finean.