
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2012-13
- Athletic Club - Atlético de Madrid
Athletic Club - Atlético de Madrid


- 50' San José
- 77' Susaeta
- 84' De Marcos
KokapenaSan Mamés , Bilbo
Lan bikaina bigarrenaren aurka irabazteko
Athletic Clubek 3 Atletico Madrilek 0 Athletic Clubek garaipen bidera itzuli da Atletico Madril, sailkapeneko…

Athletic Clubek 3 Atletico Madrilek 0
Athletic Clubek garaipen bidera itzuli da Atletico Madril, sailkapeneko bigarrena, 3-0 mendean hartuz San Jose, Susaeta eta De Marcosen golen bitartez eta, gainera, oso norgehiagoka polita egin ostean. Gure taldeak baloi jabetza izan du ia partida osoan eta saiatu da ekimena eramaten. Dena den, lehen zatia orekatua izan da aukerei dagokienez, eta atezain biek garbienak zapuztu dituzte.
Bigarrenean, aldiz, San Josek markagailua ireki du buruz Susaetak atera duen kornerra errematatuz. Madrildarrek erreakzionatu dute eta hamar minutuz zurigorriak atzean sartu dituzte. Nahiz eta Ekiza Rodriguezen ostikadarengatik zelaia utzi behar izan duen, Athletic berpiztu da, hobetu kokatu da zelaian, eta kontraerasoan amaiera arteko abagunerik garbienak sortu ditu eta baita gauzatu ditu ere. Susaetak atzetik hasitako jokaldiari ezkerrez amaiera ona emanez eta De Marcosek eskuinez Adurizen pasea errematatuz.
Azkenik, hirugarren partida hiru golekin Liga honetan (Betis, Espanyol, Atletico Madril) eta bosgarrena golik jaso gabe. Bigarren itzuliari ekiteko ez da modu txarra, batez ere kontuan hartuta lehendabizikoan punturik ez genuela atera arerio berberen aurka. Hori bai, oraingo honetan Kopa edo arerioen jokalari txandaketei buruzko aipamenak ere entzun behar izango ditugu, gurean horrelakorik gertatuko ez balira bezala edo partida ikusi ez dutelako, madrildarren adorea jokaldi guztietan agerian geratu baita. Egia esan iragarleek Betis eta Atletico Madrilen aurka zero puntu aterako genuela aurreikusita zeukaten, baina futbola ez da zientzia zehatza.
Orain taldea Ligako hamabigarren tokian dago, hau idaztean Sevilla-Granada partida falta da, eta ostiral honetan bertan gorago begiratzen saiatuko da Valladoliden bertako taldearen aurka jokatu behar duen norgehiagokan. Taldea saiatuko da bolada onari jarraipena eman. Bestalde, ez da egunik egokiena bertan egoteko baina asko izango dira bertaratuko diren zale zurigorriak.

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Marcelo Bielsa

Atlético de Madrid
Hamaikakoan
