Athletic Club - Real Valladolid
Jardunaldia 3
Liga

Athletic Club - Real Valladolid

Athletic Club
Athletic Club
20
Real Valladolid
Real Valladolid
  • 68' Aduriz
  • 74' Susaeta

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Lehen garaipena Ligan

Athletic Clubek 2-Real Valladolidek 0 Athletic Clubek bere Ligako lehen garaipena erdietsi du Real Valladolid…

Athletic Club

Athletic Clubek 2-Real Valladolidek 0

Athletic Clubek bere Ligako lehen garaipena erdietsi du Real Valladolid 2-0 mendean hartuz. Pucelakoak golik jaso gabe eta bi garaipen lortuta zetozen. Golak bigarren zatian heldu dira, lehendabizikoa Adurizek sartu du eta bigarrena Susaetak, ikusgarria azken hau.

Gure taldea nagusi izan da eta arerioak baino aukera gehiago egin du, batez ere bigarren zatian, baina baloiak bi aldiz zutoinaren kontra jo du. Igo berrien aurkako lehen garaipena izan da eta iazko Ligarekin alderatuz hobekuntza nabarmena suposatzen du, 2011-12an taldeak ezin izan baitzuen Betis, Rayo eta Granada gainditu.

Orain Ligako geldialdia datorkigu, astebetez Espanyol bisitatzeko eta Hapoel Kiryat Shmona eta Malaga San Mamesen jasotzeko.