Athletic Club - RC Deportivo
Jardunaldia 13
Liga

Athletic Club - RC Deportivo

Athletic Club
Athletic Club
11
RC Deportivo
RC Deportivo
  • 24' De Marcos
  • Abel Aguilar 51'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Joko ona eta emaitza eskasa

Athletic Clubek 1 Deportivok 1 Athletic Clubek bana egin du Deportivoren aurka garaipena merezi duen…

Athletic Club

Athletic Clubek 1 Deportivok 1

Athletic Clubek bana egin du Deportivoren aurka garaipena merezi duen arren. De Marcosek lehen zatian Iturraspe eta Susaetaren arteko jokaldi onaren ostean eta Abel Aguilarek, buruz, berdindu du bigarren zatia hasi eta berehala.

Aukera gehienak zurigorriak izan dira, ekimena eta baloiaren jabetza, baina azken unean ezin izan dute gauzatu. Hurrengo erronka europarra izango da, kirol baliorik gabekoa, Israelen eta gero bidaia Bartzelonara Ligako liderraren aurka jokatzeko. Partida horri ekiteko, jokatzen baldin badute, Susaetak, Muniainek eta Iturraspek lau txartel hori daukate.

Partidan Alfonso Ruiz fisioterapeuta zena omendu dute gure jokalariek gola egitean eta besoko beltza eroan dute. Halaber,
BOSek kontzertua zuzenean eskaini du San Mamesen bere 90. urteurrena ospatzeko.