Athletic Club VS Rayo Vallecano 2013-1-11 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
19. Jardunaldia

Athletic Club1 : 2Rayo Vallecano

San José76'
Piti64'(p.)
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbo
Data
11/01/2013
Ordua
21:30
Data eta ordua
2013-1-11 - 21:30

Galtzea ez da emaitzarik justuena izan, baina…

Athletic Clubek 1 Rayo Vallecanok 2 Athletic Clubek lehen itzulia porrotarekin amaitu du Rayo Vallecanoren…

2013ko urt. 11a

Athletic Clubek 1 Rayo Vallecanok 2

Athletic Clubek lehen itzulia porrotarekin amaitu du Rayo Vallecanoren 1-2 galdu ostean. Zurigorriek aurreko partidetan baino joko eta aukera gehiago pilatu dute, baina une erabakigarrietan ez dute zorte gehiegirik izan futbolaren inguruan biltzen diren beste elementurekin. Bigarren zatiaren hasieran Lassek, kontraeraso azkar bat aprobetxatuz eta Piti, inolaz ere izan ez den penalti baten bitartez, erronka gogortu dute. San Joseren golak ezin izan du porrota ekidin, azken txanpan aukerak egon badira ere.

Lehen zatian talde biek metro bakoitza borrokatu dute, goian ongi presionatuz, ekimena gurea izan bada ere. Joera mantenduko zelakoan zelairatu dira talde biak, baina zero eta batekoaren ostean bisitarien unerik goxoenak heldu dira eta gauzak gehiago okertu dira epaileak areaz kanpo, gertatu den tokian, seinalatu duen falta laguntzaileak penalti bihurtu duenean. Hanka-sartze izugarria eta bi gol behetik. Taldeak erreakzionatu du, baina langa, atezaina edo punteria falta zirela medio, partidari buelta ematea ezinezkoa izan da.

Ea urtarrilaren 21ean, Sevillan Betisen aurka, hiru porrot jarraian ahazteko abagunea daukagun. Bertan San Jose ez da egongo bosgarren txartel horia ikusi eta gero. Bitartean taldeak hamalaugarren postuan segitzen du.