Real Betis VS Athletic Club 2013-1-21 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
20. Jardunaldia

Real Betis1 : 1Athletic Club

Rubén Castro2'(p.)
Aduriz41'
Laburpen bideoa
Estadioa
Benito Villamarín
Herria
Sevilla
Data
21/01/2013
Ordua
21:30
Data eta ordua
2013-1-21 - 21:30

Txarto hasi eta gehiago merezi bukaeran

Real Betisek 1 Athletic Clubek 1 Athletic Clubek berdinketa batekin ekin dio bigarren itzuliari, sailkapenean…

2013ko urt. 21a

Real Betisek 1 Athletic Clubek 1

Athletic Clubek berdinketa batekin ekin dio bigarren itzuliari, sailkapenean laugarren dagoen Betisen aurka bana egin ondoren. Ruben Castrok, penaltiz lehen minutuan, eta Adurizek, lehen zatiko azken txanpan neurketako golak egin dituzte.

Zurigorriek gehiago merezi izan dute eta minutuak aurrera joan ahala joko eta zentzazioak berreskuratzen joan dira, baina sortutako aukerek eta nagusitasunak ez dute gol kopurua handitzea lortu. Gure taldeak arerioa baino abagune franko izan du, eta etxekoek, batez ere bigarren zatian, estrategiako jokaldien aldeko apustu garbia egin dute, epaileari eskatzeaz gainera, batez ere Herrerak eskuarekin jo duen baloi batean.

Amaieran puntu banaketa eta jada burua ipinita igandean sailkapeneko bigarrenaren aurka San Mamesen zain daukagun erronka. Gaurkoa bidea da, baina helmugaraino zeharkatu beharrekoa.