Real Valladolid VS Athletic Club 2013-2-1 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
22. Jardunaldia

Real Valladolid2 : 2Athletic Club

Javi Guerra8'
Bueno15'
De Marcos22'
Susaeta50'
Laburpen bideoa
Estadioa
José Zorrilla
Herria
Valladolid
Data
01/02/2013
Ordua
21:30
Data eta ordua
2013-2-1 - 21:30

Erreakzio oso ona baina biribildu barik

Real Valladolidek 2 Athletic Clubek 2 Athletic Clubek binako berdinketa lortu du Valladoliden. Guerra eta…

2013ko ots. 1a

Real Valladolidek 2 Athletic Clubek 2

Athletic Clubek binako berdinketa lortu du Valladoliden. Guerra eta Bueno aurretik ipini dute beren taldea ordu laurdenerako eta De Marcosek, atsedenaldia baino lehen, eta Susaetak, aldageletatik bueltan, berdinketa gauzatu dute, gure taldeak askozaz gehiago merezi duen arren, duela bi jardunaldi Betisen aurkan gertatu zen bezala. Norgehiagokan ia 1.600 zale zurigorri egon dira sostengua enateko.

Euria, haize boladak, bote altuak eta presio gutxi batu dira hamabosgarren minututan bi eta zero galtzen joateraino, bigarren gola hartu baino lehen Adurizek zutoinera errematatu duen arren.

Halaz ere, Athletic finago dabil bigarren itzuli honetan eta ez du amorerik eman. Pixkaka zurigorriek aurrera jo dute eta atsedenaldirako jada merituak eginak zituzten berdinketa lortzeko. Bigarrenean, aldiz, Guerrak hasi eta berehala baloia zutoirantz zuzendu badu ere, Susaeta izan da gola egin duena, eta hortik aurrera abagune gehienek (Omarrek izan duen bat kenduta) kolore zurigorria izan dute. Etxekoek txartel gorria eskatu dute Adurizentzat Marc Valienteri emandako kolpearengatik (hemendik lesioa lehenbailehen gainditzea opa diogu) eta gure aldetik Serenok eta Ruedak eginiko ustezko penaltiak.

Amaieran binako berdinketa, 26 puntu eta hamar egun Espanyol San Mamesen hartzeko. Ea bigarren itzuliko bolada onari eusten diogun eta Katedrala gotorlekua bihurtzen den, izen handiko taldeak bisitari izango ditugu eta.