CA Osasuna - Athletic Club
Jardunaldia 26
Liga

CA Osasuna - Athletic Club

CA Osasuna
CA Osasuna
01
Athletic Club
Athletic Club
  • Susaeta 63'

KokapenaReyno de Navarra , Iruñea

Lanean oinarritu den garaipena

Club Atletico Osasunak 0 Athletic Clubek 1 Athletic Clubek bolada txarrari amaiera eman dio Club…

Athletic Club

Club Atletico Osasunak 0 Athletic Clubek 1

Athletic Clubek bolada txarrari amaiera eman dio Club Atletico Osasuna 0-1 mendean hartuz, Susaetak 63. minutuan egin duen golari esker. Zurigorriek sailkapenean nafarrak aurreratzen dituzte eta, gainera, bien arteko gol aldea jada gure alde dago.

Lehen zatian etxekoak nagusi izan dira. Bigarrenean, aldiz, gauzak parekatuagoak ikusi ditugu. Susaetaren golaren ostean, Osasunak bolbora gehiago sartu du, baina gure taldea ondo aritu da defentsako lanean, partidak eskatzen zuen konpromisoa, sakrifizioa, grina eta kemena erakutsiz. Hau da, lan eskergan oinarritutako garaipena izan dela esan daiteke.

Golik ez da jaso eta jada zazpi dira gure atea erabat itxita mantendu dugun neurketak.

Hurrengo erronka ere ez da samurra izango, Valentzia bisitari baitaukagu, igandean 12:00etan. Lehia horretan Herrera baja izango da, bosgarren txartela ikusi eta gero.