Athletic Club VS Valencia CF 2013-3-10 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
27. Jardunaldia

Athletic Club1 : 0Valencia CF

Muniain79'
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbo
Data
10/03/2013
Ordua
12:00
Data eta ordua
2013-3-10 - 12:00

Beste garaipen bat eta berriro golik jaso gabe

Athletic Clubek 1 Valentziak 0 Athletic Clubek Iruñean hasi zuen bolada onari eusten dio, eta…

2013ko mar. 10a

Athletic Clubek 1 Valentziak 0

Athletic Clubek Iruñean hasi zuen bolada onari eusten dio, eta markagailu berberarekin gainera, oraingo honetan goian dabilen Valentzia 1-0 mendean hartu baitu San Mamesen lehendabiziz goizez jokatu den lehian, partida amaitzeko hamar minutu falta zirela Iker Muniainek lortu duen gol onari esker.

Gure taldea gehiago izan da lehen zatian. Bigarrenean aldiz, bisitarien aukera gehien eta nabarmenenak heldu dira baina azken finean, majo sufrituta ere, puntuak etxean geratu dira eta jada hogeita hamabi dira pilatzen direnak, baina oraindik lan eskerga egin beharko da erabateko lasaitasuna izateko. Bigarren astez jarraian golik ez da jaso, aurtengo Ligan zortzigarrenez.

Hurrengo hitzordua martxoaren 16an, larunbatean, 18:00etan, Getafen izango da. Horretarako ez da txartelengatiko bajarik egongo, nahiz eta jokalari asko mehatxupean egon arren. De Marcos, Iturraspe, Gurpegi, Laporte eta Amorebieta dira launa txartel hori daukatenak.