RC Celta - Athletic Club
Jardunaldia 34
Liga

RC Celta - Athletic Club

RC Celta
RC Celta
11
Athletic Club
Athletic Club
  • 84' Iago Aspas
  • De Marcos 43'

KokapenaBalaídos , Vigo

Galizian ohikoa dena: golik bako nagusitasuna

Real Club Celtak 1 Athletic Clubek 1 Athletic Clubek beste pauso bat eman du lasaitasunerako,…

Athletic Club

Real Club Celtak 1 Athletic Clubek 1

Athletic Clubek beste pauso bat eman du lasaitasunerako, txikia bada ere, Real Club Celta talderekin bana egin ostean. Partidaren golak De Marcosek, lehen zatiaren hondarrean, eta Iago Aspasek, 83. Minutuan, egin dituzte. Honekin Rayorekin gertatu zaigu oraingoan ere, batzordeek txartela kendu, jokatu ahal izan eta gola lortu. Horrelakoa da futbolaren bizitza.

Horretaz gain, gure taldeak ez ei du zorte larregirik izan Galiziara egin dituen bi bidaietan, bietan, A Coruñan zein Vigon, merezimenduak egin baititu lehian zeuden hiru puntuak eskuratzeko eta batekin konformatu behar. Gaurkoan etxekoak baino aukera gehiago izan du eta norgehiagoka ia beti kontrolpean izan du, lehen zatiko ordu laurden bat kenduta.

Gutxienez larunbatean Mallorcaren aurka aritzeko ez du txartelengatik bajarik izango.