Athletic Club VS RCD Mallorca 2013-5-11 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
35. Jardunaldia

Athletic Club2 : 1RCD Mallorca

Aduriz7'
Llorente78'
Giovani80'
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbo
Data
11/05/2013
Ordua
16:00
Data eta ordua
2013-5-11 - 16:00

Partida grisa eta garaipen bikaina

Athletic Clubek 2 RCD Mallorcak 1 Athletic Clubek garaipen garrantzitsua erdietsi du Mallorcaren aurka partida…

2013ko mai. 11a

Athletic Clubek 2 RCD Mallorcak 1

Athletic Clubek garaipen garrantzitsua erdietsi du Mallorcaren aurka partida 2-1 irabaziz. Aduriz eta Llorente golegileak izan dira eta Giovanik egin du bisitariena. Emaitza honekin erabateko lasaitasun jardunaldi honetan bertan eskura daiteke, baldin eta Osasunak ez baitu bere partida irabazten eta, aldi berean, Granadak berea galtzen badu.

Zurigorriek ez dute denboraldiko partidarik onena egin eta Adurizen bat eta zerokoaren ostean den dena alde zutenean, aldeko penaltia eta Mallorcak jokalari bat gutxiagorekin, Aouateren geldiketak bizia eman dio Mallorcari (nahiz eta Muniaini baliogabetu dioten gola legezkoa zen).

Bisitariak askozaz hobeto egokitu dira egoera berrira eta Llorentek azken txanpan bigarrena sartu duen arren, Giovaniren falta jaurtiketa bikainak azken unera arte ezinegona luzatu du. Eta jardunaldi honetan ez bada, hurrengoan Zaragozan, geure merituz ahal bada hobe, izan dadila.