Athletic Club VS Levante UD 2013-5-26 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
37. Jardunaldia

Athletic Club0 : 1Levante UD

Juanlu90'
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbo
Data
26/05/2013
Ordua
20:00
Data eta ordua
2013-5-26 - 20:00

Ekimena ez da nahikoa izan garaipena lortzeko

Athletic Clubek 0 Levante UD-k 1 Athletic Clubek 0-1 galdu du Levanteren aurka egungo San…

2013ko mai. 26a

Athletic Clubek 0 Levante UD-k 1

Athletic Clubek 0-1 galdu du Levanteren aurka egungo San Mameseko historian lehiaketa ofizialeko azken partidan, lehen taldearentzat behinik behin. Juanluk egin du gol bakarra bigarren zatiko luzapenean, nahiz eta partidaren ekimena zurigorria izan, hamaika eta hamar jokalarirekin geratu denean ere, Muniaini txartel gorria atera baitiote. Dena den sakontasuna falta izan zaio gure taldeari eta porrotarekin batera europar lehiaketetarako txartela eskuratzeko borrokan zeuden aukera apurrak desagertu egin dira.

Gutxienez, agur hunkigarria eskaini zaio San Mames zelaiari zale eta gure harrobiko jokalari guztien eskutik, 100 segundoko txalo zaparrada, malkoak eta sentimenduak azalean, baina oraindik Bilbao Athleticeko partida bat, ekainaren 2an 12:00etan eta betiko azken norgehiagoka Bizkaiko selekzioaren aurka ekainaren 5ean.