
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2012-13
- Athletic Club - Olympique Lyonnais
Athletic Club - Olympique Lyonnais


- 48' Ander Herrera
- 55' (p.) Aduriz
- Gomis 22'
- Gourcuff 45'
- Lacazette 63'
KokapenaSan Mamés , Bilbo
Merezimenduak eta puntuak kontrako bidetik
Athletic Clubek 2 Olympique Lyonnais 3 Athletic Clubek 2-3 galdu du Olympique Lyonnaisen aurka. Herrerak…

Athletic Clubek 2 Olympique Lyonnais 3
Athletic Clubek 2-3 galdu du Olympique Lyonnaisen aurka. Herrerak eta Adurizek, penaltiz, golak sartu dituzte eta bisitarienak Gomisek, Gourcuffek eta Lacazettek. Beste behin ere merezimenduak eta puntuak bide ezberdinetatik abiatu dira, duela aste bi Alpeen ondoan gertatu zen legez. Partida on bi kolektiboki eta banan-banan indartsua den arerioaren aurka, baina puntu batekin gaude sailkapenean eta 32ko errondan egon ahal izateko txekiarrek partida bi galdu behar dituzte eta geuk, aldiz, biak irabazi, azkena bi goleko aldearekin.
Lehen zatian talde biek aukera kopuru antzekoa izan dute, baina emaitza zero eta bikoa izan da. Bigarreneko irteera zoragarria izan da, eta Herrera eta Adurizen golek itxaropena berpiztu dute. Tamalez Lacazetteren golak bertan behar utzi du erreakzio guztia.
Multzoko beste partidan Hapoel Kiryatek eta Sparta Prahak bana egin dute.
Eta Europara itzuli baino lehen, Liga datorkigu, zailtasun handiko bi partidekin, lehendabizikoa igandean San Mamesen Sevillaren aurka 16:00etan.

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Marcelo Bielsa

Olympique Lyonnais
Hamaikakoan
