Athletic Club - Sparta Praha
Jardunaldia 6

Athletic Club - Sparta Praha

Athletic Club
Athletic Club
00
Sparta Praha
Sparta Praha

data

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Agur Europari golik eta emoziorik gabe

Athletic Clubek eta Sparta Prahak husna berdindu dute aurtengo UEL agurtzeko eta, bide batez, gaur…

Athletic Club

Athletic Clubek eta Sparta Prahak husna berdindu dute aurtengo UEL agurtzeko eta, bide batez, gaur egungo San Mameseko europar ibilbidea ixteko balio izan duen partidan. Aurrekoetan baino zale gehiago bildu da Katedralean, baina lehiak ez du aparteko motiborik poztasunerako, aukera eta erritmo gutxikoa izan baita.

Zerbait aipatzearren, aurreko jardunaldian bezala nabaria izan da beheko mailetan dauden jokalarien ekarpena, Laporte, Peñak eta Moranek jokatu baitute. Halaber, Raulek ez duela golik jaso aipatzekoa da.

Europari agur esan eta gero, Ligan ipini behar da arreta guztia, igandean Celta baitator bisitari eta puntuak zenbatzea beharrezkoa da oso.