Athletic Club - RC Celta
Jardunaldia 4
Liga

Athletic Club - RC Celta

Athletic Club
Athletic Club
32
RC Celta
RC Celta
  • 17' San José
  • 61' Iraola
  • 68' Beñat
  • Charles 11'
  • Santi Mina 79'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Historiarako garaipena

Athletic Clubek 3 Real Club Celtak 2 Athletic Clubek historiarako garaipena eskuratu du San Mamesen…

Athletic Club

Athletic Clubek 3 Real Club Celtak 2

Athletic Clubek historiarako garaipena eskuratu du San Mamesen estreinaldian Celta 3-2 mendean hartuz. San Jose, Iraola eta Beñat lehen zurigorriak izan dira etxe berrian golak sartzeko orduan, galiziarren aldetik Charles (San Mameseko lehen golegilea) eta Santi Mina izanik.

Partida irekia oso izan da, batez ere lehen zatian. Charlesek kontua inauguratu du, San Josek berehala berdindu du eta Charlesek berak penalti zalantzagarria langa gainetik bidali du atsedenaldia baino lehenago.

Bigarren zatian Athletic Clubek partida askozaz hobeto irakurri du, eta pazientziarekin golak heldu dira. Bigarrena Iraolak egin du Muniainen utzitako baloia lasaitasunez sareetara bidaliz eta hirugarrena Beñatena izan da, lehendabizikoa gure kamisetarekin, kontraeraso bat ongi amaituz. Azken txanpan Minak gauzak estutu ditu, baina zurigorriek lehia kontrolpean izan dute.

Partidaren atarikoetan hunkigarria izan da Athletic Clubeko presidentea eta kapitain guztiak protagonistatzat izan dituen ekitaldia, San Mames biak lotzeko asmoarekin. Soropilak, Pitxitxiri lore eskaintzak eta bandera zurigorriak hasiera ezin hobea eman diote gau historikoari.

Baina bihotza albo batera utziz, kirol amaiera ere ez da makala izan eta taldeak bederatzi puntu dauka jada. Koltxoi egokia beharrezkoa den etengabeko hobekuntza segitzeko. Ea astelehenean Bartzelonan horrela segitzen den.