- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2013-14
- Athletic Club - Elche CF
Athletic Club - Elche CF
- 54' Susaeta
- 69' Aduriz
- Lombán 9'
- A.Ñíguez 47'
KokapenaSan Mamés , Bilbo
Erreakzioa puntu bat salbatzeko
Athletic Clubek 2 Elx CF-ek 2 Athletic Clubek bina egin du Elx taldearen aurka eta…
Athletic Clubek 2 Elx CF-ek 2
Athletic Clubek bina egin du Elx taldearen aurka eta jada hogei puntu pilatzen du sailkapenean, hau da, goian segitzen duela. Emaitza ez da guztiz txarra, batez ere kontuan hartzen baldin badugu bisitariak 0-2 ipini direla bigarren zatiaren hasieran.
Hasi eta gutxira Lombanek buruz kornerra barrura errematatu du. Ostean lehen zati eskasa ikusi da, batez ere Elx ondo ipinita zegoelako, zirrikitu gutxi utziz. Bigarren zatia hasi eta berehala, Muniainek aukera aparta izan du berdintzeko, baina Aaron izan da gola egin duena.
Gure taldek ez du amorerik eman eta Susaetak era ikusgarrian errematatu du Muniainen pasea bat eta bikoa ezartzeko. Athleticek aurrera jo du, etenik gabe eta Adurizek, buruz, sareetara bidali du Beñaten korner jaurtiketa bat. Toquerok aukera ona era izan du hirugarrena egiteko, baina azkenean puntu banaketa eta San Mamesen galdu barik segitzen dugu, nahiz eta laugarrenez markagailuan atzetik hasi.
Atsedenaldirako tarterik gabe, igandean irteera zaila, Vicente Calderonera hain zuzen ere. Dena irabazteke daukagu, zalantzarik gabe.