
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2014-15
- RC Celta - Athletic Club
RC Celta - Athletic Club


- 64' Larrivey
- Aduriz 17' (p.)
- San José 32'
KokapenaBalaídos , Vigo
Garaipen merezita bezain kostata
Real Club Celtak 1-Athletic Clubek 2 Athletic Clubek Ligan laugarren garaipen jarraian lortu du Real…

Real Club Celtak 1-Athletic Clubek 2
Athletic Clubek Ligan laugarren garaipen jarraian lortu du Real Club Celta taldea 1-2 Balaidosen mendean hartu ostean. Adurizek (penaltiz) eta San Josek gure taldearen gol biak lehen zatian egin dituzte. Larriveyk, bigarren zatian, egin du etxekoena.
Garaipen merezita bezain kostata 36 puntu poltsikoratzeko. Lehen zatian zurigorriek merezimenduak eta aukerak izan dituzte gol gehiago egiteko. Bigarren zatian, aldiz, aurkariak bezainbeste abagune izan arren, Real Club Celtak askozaz gehiago estutu du gure taldea, baina Athleticek Adurizen lesioa eta San Joseren txartel gorria gainditzen jakin izan du. Bigarren itzuliko emaitzak lehen itzuliko emaitzekin alderatuz, taldeak 12 puntu gehiago atera ditu bigarren itzuli honetan.
Arestian aipaturikoak dira hain zuzen ere norgehiagokaren alderik txarrena, Adurizek min hartu baitu ezker adduktorean eta San Josek ezin izango du Almeriaren aurka jokatu txartel hori bi ikusi eta gero. Alde positiboan Iturrasperen itzulera berdeguneetara aipa dezakegu.
Berrogeita bi puntuak lortzea da lehen helburua eta gertuago dago, horretarako lehen geltokia larunbatean San Mamesen 22:00etan izango da, UD Almeriaren aurka.
Hamaikakoan

Sergio
Hugo Mallo
Fontàs
Alex López
Nolito
Larrivey
Orellana
Jonny
G.Cabral
Krohn-Dehli
Augusto
Ordezkoak
Santi Mina
Bongonda
P.Hernández
Radoja
Charles
Rubén Blanco
Sergi Gómez
Entrenatzaileak
Eduardo Berizzo

RC Celta
Hamaikakoan
