Athletic Club - Real Sociedad
Jardunaldia 8
Liga

Athletic Club - Real Sociedad

Athletic Club
Athletic Club
32
Real Sociedad
Real Sociedad
  • 51' Muniain
  • 60' Aduriz
  • 72' Williams
  • Zurutuza 16'
  • I. Martínez 83'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

47.428 pertsona

Hiru puntu gehiago, merezi baino alde txikiagorekin

Athletic Clubek 3 Real Sociedadek 2 Athletic Clubek 3-2 irabazi dio Real Sociedad taldeari denboraldiko…

undefined

Athletic Clubek 3 Real Sociedadek 2

Athletic Clubek 3-2 irabazi dio Real Sociedad taldeari denboraldiko lehen euskal derbyan. Muniainek, Adurizek eta Williamsek egin dituzte gure taldearen golak eta Zurutuzak eta Martinezek bisitarienak.

Hiru puntu gehiago Ligako etenaldiaren ostean goiko postuei eusteko partida on baten ostean. Garaipena, merezi baino alde txikiagoarekin izan bada ere, lan kolektiboaren fruitua izan da. Hasieran bisitariak eraginkorragoak izan dira, baina atsedenaldira arte zuri-gorriak aukerak izan dituzte neurketa berdintzeko.

Bigarren zatian aldiz, jokoa eta emaitza bat etorri dira, gainera, Muniainen eta Adurizen gol ikusgarriekin. Williamsek hirugarrena egin du, baina azken minutuak ez dira lasaiak izan Martinezen golaren ostean.

Amaieran beste hiru puntu gehiago 15garrena erdiesteko, hau da, gora begira, baina Ligan Santiago Bernabeura bisita egin baino lehen, ostegunean hitzordu garrantzitsua daukagu Belgikan KRC Genk taldearen aurka Europan bizirik segitzeko.