Deportivo Alavés VS Athletic Club 2017-5-7 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
36. Jardunaldia

Deportivo Alavés1 : 0Athletic Club

Theo53'
Bertaratzea16.003
Laburpen bideoa
Estadioa
Mendizorrotza
Herria
Gasteiz
Data
07/05/2017
Ordua
12:00
Data eta ordua
2017-5-7 - 12:00

Eraginkortasun kontua eta bi finalen zain

Deportivo Alavesek 1 Athletic Clubek 0 Athletic Clubek 1-0 galdu du Deportivo Alaves taldearen aurka…

2017ko mai. 7a

Deportivo Alavesek 1 Athletic Clubek 0

Athletic Clubek 1-0 galdu du Deportivo Alaves taldearen aurka Mendizorrotzan. Theo Hernandezek egin du gol bakarra.

Irabazteko merituak egin eta partida galdu. Ez da lehendabiziko aldia izango, ezta azkena ere, baina gaurko neurketa eraginkortasun kontuaren eskutik laburbil daiteke.

Lehen zatian nagusitasuna, aukerak eta jokoa zuri-gorriak izan dira. Tamalez abagune garbiak ez dira gauzatu eta bigarren zatia bide beretik hasi arren, Hernandezen izugarrizko golak lehia aldapaz gora ipini du. Zuri-urdinak erosoago kokatu dira zelaian eta ahaleginak antzuak izan dira, bihotzarekin buruarekin baino.

Jardunaldi bi amaitzeko eta seigarren postuan segitzen dugu, baina bidea ez da samurra izango. Hurrengo erronka Leganesen aurka, igandean San Mamesen izango da. Partida horretan Laportek ezin izango du jokatu txartelak direla eta.