Athletic Club VS Real Sociedad 2017-12-16 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
16. Jardunaldia

Athletic Club0 : 0Real Sociedad

Bertaratzea45.504
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbo
Data
16/12/2017
Ordua
16:15
Data eta ordua
2017-12-16 - 16:15

Pasioa jokoa baino derbian eta berdinketa

Athletic Clubek 0 Real Sociedadek 0Athletic Clubek husna berdindu du Real Sociedaden aurka San Mamesen….

2017ko abe. 16a

Athletic Clubek 0 Real Sociedadek 0


Athletic Clubek husna berdindu du Real Sociedaden aurka San Mamesen. Ligan jarraian bosgarren partida galdu gabe da eta hirugarren berdinketa jarraian etxean: 1-1 Vila-real, 0-0 Real Madril eta beste 0-0 gaurkoan, erregulartasun lehiaketan seigarren neurketa golik jaso gabe delarik.

Partidak emozioa eduki du, baina joko gutxi. Lehen zatia orekatua izan da, aukera gutxirekin. Bigarren zatiaren hasiera askozaz hobeagoa izan da guri dagokigunez, baina abaguneak ez dira aprobetxatu eta lehen ordu laurdena pasa ondoren bisitariek hobeto kontrolatu dute neurketa, hori bai aukera garbirik gabe ere. Azkenean berdinketa, justutzat har daitekeena. Alderik txarrena Balenziagak izan duen lesioa izan da.

Eta urtea amaitzeko, hurrengo ostiralean hitzordua Sevillan daukagu Real Betisen aurka.