17. Jardunaldia

Betis0 : 2Athletic Club

Raúl García35'(p.)
Feddal86'(b.a.)
Laburpen bideoa
Estadioa
Benito Villamarín
Data
2017-12-22
Ordua
19:30
Data eta ordua
2017-12-22 - 19:30
Bertaratzea
42713

Garaipena etxetik at urtea amaitzeko

Real Betisek 0 Athletic Clubek 2Athletic Clubek 0-2 irabazi dio Real Betis Balompie taldeari Benito…

2017ko abe. 22a00:00

Real Betisek 0 Athletic Clubek 2


Athletic Clubek 0-2 irabazi dio Real Betis Balompie taldeari Benito Villamarin futbol zelaian. Raul Garciak, penaltiz, eta Feddalek, bere atean, egin dituzte gure taldearen golak.

Urtea amaitzeko etxetik at aurtengo Ligan lortzen den hirugarren garaipena heldu da. Halaber, golik jaso gabe amaitzen den Ligako zazpigarren partida da. Honi esker, taldea sailkapenaren erdialdean kokatzen da, 21 punturekin. Emaitza honekin, gainera, Ligan galdu gabe erreskadan seigarren jardunaldia bete du gure taldeak.

Real Betisek lehen minutuetan agindu du eta abagunerik argiena Herrerinek zutoinera desbideratu du. Gure taldeak presioa goian mantentzen saiatu da eta gure lehen abagunea argiak heldu dira, batez ere bat bikoitza, Susaeta eta De Marcosen hanketatik. Dena den beste jokaldi batek izan du protagonismo gehiago, korner batean Jordi Amatek penaltia egin baitio Laporteri eta, gainera, txartel gorria erakutsi diote.

Penaltia eta Raul Garciaren gola atsedenaldira baino zertxobait lehenago heldu dira, nafarrak 400. partida LaLigan bete duen egunean. Athleticek bigarren zatiaren hasiera goitik behera menderatu du, baina abaguneak ez ditu gauzatu, esaterako Raul Garciak berak langara bidali duen zartakoan gertatu den bezala. Minutuak aurrera joan ahala, bigarrena egin barik, urduritasun apur bat hedatu da eta Betisek aurrerapausoa eman du.

Zorionez partida amaitzeko bost minuturen faltan eta aukera pare bat galdu ostean, De Marcosen erdiraketa bat bere atera desbideratu du Feddalek bigarrena markagailuratzeko.

Garaipena atseden egunak bizitzeko eta urtarrilaren 7an Ligako hirugarren euskal derbyari, Alavesen aurkako hain zuzen ere, lasaiago ekiteko. Partida horretan ez da Unai Nuñez egongo, bosgarren txartel horia ikusi eta gero.