Athletic Club VS Girona FC 2017-9-10 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
03. Jardunaldia

Athletic Club2 : 0Girona FC

Muniain25'
Aduriz53'
Bertaratzea39.952
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbo
Data
10/09/2017
Ordua
16:15
Data eta ordua
2017-9-10 - 16:15

Beste hiru puntu gehiago eta atea itxita

Athletic Clubek 2 Gironak 0Athletic Clubek 2-0 irabazi dio Girona FC taldeari. Muniainek eta Adurizek…

2017ko ira. 10a

Athletic Clubek 2 Gironak 0


Athletic Clubek 2-0 irabazi dio Girona FC taldeari. Muniainek eta Adurizek egin dituzte partidaren golak. Aurrelariaren kasuan 150. gola da elastiko zuri-gorriarekin.

Partida zaila, Lehen Mailan debuta egin arren ausardiaz jokatzen duen eta estrategian aditua den taldearen aurka. Dena den, minutuak aurrera joan ahala Athleticek eskarmentua eta eraginkortasuna erakutsi du beste behin ere.

Lehen zatian Muniainek akrobatikoki Iñaki Williamsen zerbitzu bikaina errematatu du eta bigarrenean Williamsek berak Aritz Adurizi eman dio pasea aurrelariak arrasean San Mamesera itzultzen zen Gorka Iraizoz gaindi zezan. Neurketaren atarikoetan Girona FC-k lore eskaintza egin dio Pichichiren eskulturari eta Oinatz Begoetxea pilotariak ohorezko sakea egin du.

Eta gelditu barik, Alemanira bisitaldia Berlinen Hertha BSC taldearen aurka jokatzeko.